ANITZA ETA DEMOKRATIKOA

Egape Ikastola, hezkuntz erakunde bezala PLURALISTA da, beraz, guraso, irakasle eta ikasleen aukera politiko, sozial eta erlijiozko guztien elkarbizitza eta errespetoa indartuko du.
Gure ikastolak haurrak gizarteratu ahal izateko besteekiko eta norberekiko errespetoan oinarrituriko balore demokratikoak landuko ditu, besteak beste solidaritatea, askatasun zentzua eta tolerantzia azpimarratuaz.

HEZIKETA INTEGRALA

Ikastolak ikasleen indibidualtasuna kontutan hartuz, Hezkuntza Integrala bilatuko du, ikasleak dituen gaitasun guztiak garatzen saiatuaz.
Haurtzaroko menpekotasunetik abiatuz, heldutasun eta autonomiarantz bideratzen lagunduko zaie, bere erabakiak hartzeko ahalmena emanaz eta erabaki horien erantzule izateko jarrerak bultzatuz.
Ikastola bere ingurunera irekia egongo da, errealitatea arakatzeko eta gaiak aberasteko kalera irtetzea interesgarria deritzonez eta era berean bere barne-ekintzak ezagutzera ematen saiatuko da ekintza kulturaletan parte hartuz.

EUSKALDUNA ETA KULTURARI IREKIA

Euskara gure herriaren hizkuntza eta kulturaren ardatza denez, gure helburua ikaslearengan espiritu hau sortzea litzateke.
Euskara izango da gure harremanetarako eta hezkuntza prozesurako erabiliko dugun hizkuntza nagusia. Horretaz gain pertsona eleanitzak formatzea da ikastolaren helburua. Honekin batera gure herriaren izaera osatzen duten beste zenbait ekintza kultural ere, bultzatu eta transmititzeko konpromezua hartu dugu.
Era berean, ikastolak beste herrialdekiko irekitasuna mantenduz hezi nahi ditu ikasleak, munduko kultura ezberdinetara irekita.

GURE GESTIOA

Gure ikastolaren gestioa partehartzailea eta demokratikoa izango da ikastolako estamendu guztiak kontutan hartuko direlarik; hau da, guraso, irakasle, ez dozente, udala eta ahal den neurrian haurrak ere partaide izanaz garatuko gara.
Gure ikastolako estamendu guztien artean giro jator eta eraginkorra bultzatzen saiatuko gara, bertako arazoak elkarrizketa giro batetan konpon daitezen.

HEZKIDETZA

Ikastolak bere ikasle guztien ezaugarri eta beharrak kontutan izanik, solidaritate jarrera eta desberdintasunen ulermenean lan egingo du denen beharrei erantzun nahiean.
Bestalde ikastolaren zeregin bat, gizarteak onartuak dauzkan rolen aurrean, haurrak kritiko bihurtzea izango da, bakoitzaren mugak eta kapazitateak onarturik bi sexuen konplementarietatea kontutan harturik.

BERRIKUNTZEI IREKIA

Ikastolako irakaslegoa innobazio eta berrikuntza pedagogikoei irekia dago eta ikasketa metodo aurreratuenetan etengabeko prestakuntza eguneratua jasotzen du.