ESKOLA KONTSEILUA (O.O.G.)

Ikastolaren gobernu eta funtzionamenduan, hezkuntza komunitatea osatzen duten partaideen eskuhartze eta erabakitze organu gorena da. Bertan ikasle, ikasleen guraso, irakasle, ez dozente eta udaletxeko ordezkariek parte hartzen dute.

IRAUNKORRA 

Iraunkorra, Eskola Kontseilua funtzionamendu organo hurbiltzen duen organu ordezkatzaile eta funtzionala da. Kontseiluaren delegazioz, ordezkaritza hartzen du.

BATZORDEAK

Ikastolako batzordeetan irakasle eta gurasoen ordezkariek hartzen dute parte. Gaur egun batzordeetan dauden guztiak Eskola Kontseiluko partaide badira ere, hauek, batzordeak, irekiak dira. Hauek dira gaur egun osaturik ditugun batzordeak: Pedagogi Batzordea, Kultura Batzordea, Ekonomi Batzordea, Kirol Batzordea, Mantenu Batzordea, Informazio Batzordea eta Jangela Batzordea.

GURASOEN BATZARRA

Ikastolako ikasle guztien gurasoek osatutako kontsultarako organua da. Gainerako organuei proposamenak egingo dizkie eta beraien jardueretaz balorazioa emango du. Ikastolako bizitzan parte hartzeko gurasoen ekimenak suspertzen ditu.

ZUZENDARITZA TALDEA

Zuzendarien ardurapean dagoen talde kontsultibo kodeliberatzailea da; bertan, Ikastolaren funtzionamendu osoari buruzko gaiak eta arazoak azter eta erabaki daitezke. Pertsona hauek osatzen dute zuzendaritza taldea:
-Bi zuzendari. (Bat H.H. eta L.H., bestea D.B.H.koa)
-Bi ikasketa buru.(Bat H.H. eta L.H., bestea D.B.H.koa)
-Bi idazkari.(Bat H.H. eta L.H. , bestea D.B.H.koa)

KLAUSTROA

Klaustroa da ikastolako irakaslego guztia eta ikasleen hezkuntzan zuzenki konprometitua dagoen pertsonala, ordezkaritza bat bakarrean integratzen duen organo kolegiatua.

GURASO ORDEZKARIAK

Ikastolako gela-ordezkari guztiez osatua dago eta Hezkuntza Komunitatearen barnean izan behar duten partaidetzako dinamikaz arduratuko den organoa da.