Berriak‎ > ‎

URNIETAKO ONTZIEN SAILKAPEN PLANTARA BISITA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 12 dic. 2018 7:42 por Egape Ikastola BHI
  

DBH 2.mailako ikasleek Urnietako ontzien sailkapen planta bisitatu dute. Fisika-Kimika arloan materialak eta hauen erabilerak ingurumenean sortutako inpaktuak lantzen aritu dira eta bisitan aukera izan dute sailkapen plantan jasotzen den hondakin piloa ikusteko, bai eta hondakinen kiratsa usaintzeko ere. Gainera, askotariko materialez osatutako ontziak (mota askotako plastikoak, aluminio, brik…) sailkatzeko prozesua ezagutu dute.  

Agenda 21eko aurtengo gaia “Hondakinen kudeaketa” da, beraz, ongi etorri zaigu bisita hondakinen arazoaz jabetzeko, bai eta hondakinak ondo birziklatzeak duen garrantziaz jabetzeko ere. Argi gelditu da baina, birziklatu aurretik, saiatu beharra dagoela hondakin gutxiago sortzen.

VISITA A LA PLANTA DE CLASIFICACIÓN DE ENVASES DE URNIETA

El alumnado de 2º de ESO ha visitado la planta de clasificación de envases en Urnieta. En la asignatura de Física-Química han tratado el tema de la diversidad de materiales y su impacto en el medio ambiente, por lo que la visita les ha ofrecido la oportunidad de ver la cantidad de envases que se recogen y el proceso de selección de los mismos.

Teniendo en cuenta que el tema de Agenda 21, este acurso,  es el “tratamineto de residuos”, la actividad ha servido también para concienciar sobre el problema y la importancia de reciclar e incluso, aún más, la necesidad de reducir el consumo.



Comments