Berriak‎ > ‎

UDALAREN ETA ONBIZI ELKARTEAREN ESKERTZA "KOMERTZIO TXIKIAK, BIHOTZ HANDIAK" PROIEKTUARENGATIK (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 8 abr. 2019 2:19 por Egape Ikastola BHI

EGAPE IKASTOLAko 4.DBHko ikasleek euskarako irakaslearen gidaritzapean eta Curriculumaren proiektua garatuz herritarrak herriko saltokietan kontsumi dezaten animatzeko kanpaina bat antolatu zuten, “Komertzio txikiak, bihotz handiak”. Proiektu honen xede nagusietako bat ikasketa zerbitzua garatzea izan da, hau da, herriari zerbitzua eskainiz ikaskuntza-prozesuari zentzua ematea, ikasleari jakintzak errealitatera transferitzeko aukera emanez. Herriko saltokiak bizirik mantentzearen garrantziaz jabeturik, taldeka, hainbat ekimen antolatu zituzten ikasleek. Honela, urnietar gazteak gonbidatuak izan ziren hainbat ekintzetan parte hartzera (graffitiak, ginkana, herri kirolak). Horrez gain, Egapeko Neguko azokan, erakusketa bat antolatuko zuten eta herriko saltokietako produktuez osatutako saskia zozketatuko zen eta ikasleek bideo bat egin eta zabaldu zuten bertako komertzio txikien garrantziaz hausnarketa egiteko. Gainera, Udalak ikasleek ateratako argazkiekin urtero herrian zabaltzen duen egutegia osatu zuen. Guztia bideratu ahal izateko, Udalarekin, ONBIZI komertzio elkartearekin eta Jolas eta Ekinekin elkar lanean aritu ziren.

Honen harira, DBH 4.mailako ikasleak apirilaren 4an Lekaion, Udaleko burua eta ONBIZI elkarteko bi ordezkarirekin elkartu ziren eta hauen eskutik eskerrak eta opariak jaso zituzten.



AGRADECIMIENTO DEL AYUNTAMIENTO Y LA ASOCIACIÓN ONBIZI POR EL PROYECTO “PEQUEÑOS COMERCIOS, GRANDES CORAZONES”.


El alumnado de 4º de ESO de EGAPE IKASTOLA desarrolló un proyecto del Currículum en el área de Euskara eta Literatura organizando una campaña para animar a los habitantes de Urnieta a consumir en los comercios del pueblo. A través del aprendizaje-servicio, el alumnado, identifica en su entorno próximo una situación con cuya mejora se compromete, desarrollando un proyecto solidario que pone en juego conocimientos, habilidades, actitudes y valores. Así, organizaron actividades para los-las jóvenes (graffiti, ginkana, herri kirolak), crearon y difundieron también un vídeo para reflexionar sobre la importancia del pequeño comercio y el 21 de diciembre en la feria, “Neguko Azoka”, que se organiza en la Ikastola se disfrutó de una exposición de productos del comercio de Urnieta y se sorteó una cesta. Además, el Ayuntamiento diseñó el calendario que todos los años se reparte en los hogares urnietarras con las fotografías que el alumnado realizó en los comercios del pueblo.

Para dar fin al proyecto, el 4 de abril, el alcalde y los-las representantes de la asociación de comerciantes ONBIZI convocaron al alumnado a un acto en Lekaio para agradecerles el trabajo realizado.



Comments