Berriak‎ > ‎

TEORIATIK PRAKTIKARA EKIMENA(abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 22 ene. 2019 6:12 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 22 ene. 2019 6:14 ]

Badira urteak Egape Ikastola BHI kalitate prozesuak  lantzen hasi zenetik. Haserako helburua prozesuen kudeaketa zuzena bermatzea zen, eta horren ondorioz lortu genuen kalitate zertifikazioa (2011).

Sarean hasi ginen lanean, ikastetxea kudeatzeko berariazko eredu bat diseinatu eta ezartzeko eta egun Kalitate sistema ezarria dugu. Dena den, proiektuan eta sarean lan eginez, etengabeko hobekuntza dugu helburu.

Kalitatea Hezkuntzan sarea 56 ikastetxe publikok osatzen dugu eta urtero “Teoriatik praktikara” ekimena antolatzen da sarean parte hartzen duten ikastetxeen esperientziak partekatzeko. Ildo honetatik, urtarrilaren 21ean, Egape Ikastolako Ihintza Erremundeguyk, DBH 4.mailako Euskara eta Literaturako irakasleak  “Komertzio txikiak, bihotz handiak” proiektuaren esperientzia partekatu du sareko beste ikastetxeetako irakasleekin.


Proiektua, beste proiektuak ez bezala, Ikasketa zerbitzua metodologia berritzailearen bitartez landu da. Ikasleek kanpaina bat antolatu dute urnietarrak herriko saltokietan erosketak egitera animatuz,  horretarako udaletxearekin eta Onbizi elkarteko kideekin elkarlanean aritu dira. Horrela benetako erronka bati erantzunez, eskolan ikasitakoa indartu eta hobetu egin da eta herriaren onurarako zerbitzu bat egin den bitartean ikasitakoaren erabilgarritasuna ikusi dute.


JORNADAS  “DE LA TEORÍA A LA PRÁCTICA”

Llevamos casi una década trabajando en procesos de calidad y conseguimos el certificado en el año 2011. Comenzamos a trabajar en red para diseñar un modelo de gestión válido para educación y hoy en día ya lo tenemos implantado. De todos modos, la mejora continua sigue siendo nuestro objetivo.

La red Kalitatea Hezkuntzan está formada por 56 centros públicos y todos los años se organizan las jornadas “De la teoría a la práctica” en las que se comparten las experiencias llevadas a cabo en diferentes centros. En este contexto, el 21 de enero, la profesora de Euskara y Literatura de 4º de Secundaria, Ihintza Erremundeguy, ha compartido la experiencia desarrollada en Urnieta “Pequeños comercios, grandes corazones” con profesionales de otros Institutos.

Este proyecto se ha trabajado mediante la metodología innovadora aprendizaje-servicio. El alumnado de 4º en colaboración con el Ayuntamiento y la Asociación de comerciantes Onbizi, ha organizado una campaña para animar a los/las urnietarras a consumir en los comercios del pueblo. Así, dando respuesta a un reto real, se ha reforzado y mejorado lo aprendido en clase y  realizando un servicio a la comunidad han podido comprobar la utilidad de lo aprendido.



Comments