Berriak‎ > ‎

PLAIAUNDI (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 15 nov. 2018 6:04 por Egape Ikastola BHI
 

Pasa den ostiralean, azaroak 9an, 3 DBHko ikasleek Irungo Plaiaundiko padurak bisitatu genituen. Biologia ikasgaian ekologia atalari amaiera emateko ikasleok hegaztien migrazioaren inguruko proiektua egin behar dugu. Proiektua biribiltzeko primerako aukera izan da Plaiaundi udazkenean bisitatzea, urte sasoi honetan Europako Iparraldetik Afrikarantz doazen hegazti ugarik bertako paduretan atseden hartzen baitute. Prismatikoak eta identifikazio gidak eskutan hartu eta basahateak, beltxargak, lertxunak, ubarroiak, lertxun hauskarak, martin arrantzaleak eta kaioak ikusi genituen. Ezagunak ditugun hegazti hauetaz gain kurlintak, harri-iraulariak, bernagorriak, txilinportak, kopetazuriak, ahate mokozabalak, zertzetak eta abar ezagutzeko aukera ere izan genuen. Naturgune hauen aberastasunaz jabetzeko primerako irteera izan zen. Orain ikusitako hegazti guztiak helmugara onik iristea besterik ez dugu espero. Bidaia on!



PARQUE ECOLÓGICO DE PLAIAUNDI

El pasado viernes, 9 de noviembre, el alumnado de 3ºESO realizamos una salida a las marismas de Plaiaundi en Irún. Para poner fin al trimestre de Biología tenemos que presentar un proyecto relacionado con la migración de las aves y esta salida ha sido idónea para conocer las aves que, en otoño viajando del Norte de Europa hacia África, se detienen en nuestras marismas a alimentarse y descansar. Provistos de prismáticos y guías de identificación pudimos observar aves conocidas como cisnes, ánades azulones, martín pescadores, garzas reales, cormoranes y gaviotas; pero fué una sorpresa para nosotr@s conocer otras aves como zarapitos reales, vuelvepiedras, zampullines, fochas y cercetas. ¡Cuánta diversidad! Ahora esperamos que todas las aves lleguen bien a su destino y a lo mejor, las veamos de vuelta en primavera. ¡Buen viaje!


Comments