Berriak‎ > ‎

PATIOAREN ERABILERAREKIN KEZKATUTA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 19 jun. 2019 4:12 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 19 jun. 2019 4:52 ]
  

Egape Ikastolak dituen jolas-lekuak, eskola orduak bukatu ondoren, herriari zabaltzen dizkiegu, bertan umeek eta gazteek azpiegitura horietaz goza dezaten. Azken aldi honetan, ordea, hainbat jarrera desegoki sumatzen ari gara eta bai bi zuzendaritzak eta baita irakasleria ere kezkatuta gaude gaia hartzen ari den bidearekin.


Ekainean ikastetxeak ordu biak aldera husten direnez, gazte koadrilak arratsalde pasa gurera datoz, jolas lekuetan erretzen, zikinkeria botatzen, kristalak puskatzen… eta eredu kaxkarra gazteagoei eta haurrei emanez. Gu ahalegintzen gara uneoro egoera bideratzen eta egia da, atentzioa ematen zaienean ez dutela aurre egiten, baina gu ez gaudenean bere horretan diraute.


Honen aurrean, Udalari zaintza egitea eta gauez ateak ixtea eskatu diogu, baita eremuan erretzea debekatuta dagoenez, horretan dabiltzanei kalera irteteko eskatzea ere.


Egoera zuzentzen ez denez, gure kezka zabaltzen dizuegu eta honen aurrean ezikusiarena egin beharrean, denok ahalegin berezia egin beharko genuke egoera bideratzeko, herritarrok ardura baitugu elkarbizitzako arauak lantzeko eta gure gazteak balio osasuntsuetan hezteko.



PREOCUPACIÓN CON EL USO DEL PATIO

Los patios de la Ikastola Egape se abren tras el horario escolar para que los niños/as y los/as jóvenes de Urnieta puedan disfrutar de sus instalaciones. Últimamente, la dirección de cada centro y el profesorado estamos preocupados por el mal uso que se está haciendo de los mismos.


Estos días,  que a partir de las dos de la tarde se abren las instalaciones, vienen cuadrillas de jóvenes a pasar la tarde y fuman, ensucian, rompen cristales… siendo un mal ejemplo para nuestros/as niños/as y adolescentes. Estamos, cada momento, intentando corregir su comportamiento y es verdad que cuando se les llama la atención hacen caso sin enfrentarse, pero en cuanto nos marchamos se vuelve a repetir.


Ante esta situación hemos pedido al Ayuntamiento que refuerce la vigilancia y cierre las puertas durante la noche, y que disuade a la juventud ya que está prohibido fumar en el recinto escolar.


Dado que la situación no mejora, queremos exponeros nuestra preocupación y pediros vuestra colaboración para que entre todos/as, en lugar de ignorar estos comportamientos, actuemos activamente con la responsabilidad que tenemos como ciudadanos, para educar a nuestra juventud en el respeto a las normas de convivencia y salud.



Comments