Berriak‎ > ‎

OOG BILERARI BURUZKO INFORMAZIOA (2019-11-13) ETA GOGOBETETASUN MAILA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 28 nov. 2019 0:03 por Egape Ikastola BHI

Azaroak 13an Ikastolako OOGak elkartu ginen ikasturteko 1. bileran. Familien, ikasleen eta irakasleen ordezkariekin batera, ez-irakasleen ordezkariek eta udal ordezkariak  osatzen dugu

Ordezkarien Organu Gorena. Ikastolak bi OOG ditu, bata HHLH etapakoa eta DBHkoa bestea. Dena den, hasiera hasieratik, DBH sortu zenetik, bi organoak batera biltzen dira bilera egunean.

Beraz bi izanik, bat egiten dugu OOGek horrela erabakita.


Jarraian laburtzen dugu bileran landutakoa:


  • Aurreko akta irakurri eta onartu da.

  • 2018-2019ko Urteko Memoriak eta 2019-2020 Urteko Planak  onartu dira. Familien aldetik, euskararen erabileraren inguruko kezka agertzen da. Ikastolak ere badu kezka eta euskararen erabilera sustatzeko aurrera eramaten diren ekimen batzuk azaltzen dira bileran. Era berean, Udalaren inplikazioaren inguruan galdetzen da eta herri mailan kultur ekintza gehiago eta haurrei bideratutako ekintzen %100 euskaraz egitea eskatzen da. Gaiak denon interesa pizten duenez, zuzendaritzak erabaki du Ikastola osoan euskara sustatzeko egiten diren ekintzak zerrendatu eta OOGko kideei lehenengo eta familia guztiei buletin digitalaren bidez helaraziko zaizkiela.

  • HHko jolastokia. Haur Hezkuntzako parkearen eraldaketaren inguruan emandako pausoak adierazten dira. Udalaren ekonomia egoera dela eta kezka dago ez ote den atzeratuko proiektua. Horregatik OOGaren oniritzia eskatzen da denon izenean Udalari idatzi bat bidaltzeko patioaren eraldaketari lehentasuna eman diezaion. Eskaera onartzen da. Familiek eskatzen dute idatzia bideratu aurretik OOGko partaideei helaraztea.

  • Eraikin berria. Iaz emandako urratsak azaltzen dira. Udalak orubea eskuratu gabe du oraindik, beraz, Hezkuntzak ez du aurrera egingo nahiz 2018-2022ko azpiegituren planean Egape BHI sartuta egon. OOGaren babesa jasotzen da Udaletxean idatzia aurkezteko eskaera honen inguruan. Eskaera onartzen da. Familiek eskatzen dute idatzia bideratu aurretik OOGko partaideei helaraztea.

  • Patioen erabilera eskolaz kanpoko orduetan. Gure patioak eskola orduz kanpo gazteen erreleku bihurtzen ari dira. Kexak gehitzen doaz eta alkateari eta udaltzaingoari kezka agertu bazaie ere, ez da eraginkorra izan. Guretzako arazo bihurtzen ari da, sortzen den zikinkeriagatik eta eredu desegokiagatik. Udala aldetik badago heziketa arloko plana non teknikari batzuk lanean ari diren. OOGko udaleko ordezkariari eskatzen zaio udalari gure eskaera luzatzeko, eskola eremua bereziki zaindu behar dela uste dugulako.

  • Azkorte Guraso Elkartearen proposamena: Mugikorren erabilera eskola eremuan. 2018-2019 ikasturtean Azkorte guraso elkarteak mugikorren erabilera eskolan debekatzea proposatzen du, eskola eremua mugikorrik gabeko eremu bilakatu dadin. DBHko familien artean galdetegi bat zabaldu zen hauen iritzia jasotzeko baina %29ak soilik erantzun zutenez, 2019/20 ikasturte hasierako gela bileretan idatzia zabaldu eta berriro ere galdetzen da. Gutxi gorabehera familia erdiak erantzun dute eta gehienak debekuaren aldekoak dira. Honela proposamena ekartzen da OOG bilerara. Iritzi ezberdinak entzun ondoren, DBHko OOGko partaideek bozka ematen dute: orain arte bezala jarraitzearen aldekoak (patioan eta jangela garaian erabili ahal izatea) 10 boto, mugikorraren erabilera guztiz debekatzea 8 boto eta 3 txuri. Beraz, orain arte bezala jarraituko dugu, mugikorrak patioan eta jangela garaian bakarrik erabil daitezke. 

  • Zenbait ekipo informatikoen baja. Hezkuntza saileko inbentarioan dauzkagun zaharkitutako materialen baja emateko OOGaren oniritzia jasotzen da. Oraingoan, LHko 5 eta 6. mailako geletako arbela digitalak ordezkatu dituzte eta zaharrei baja emateko eskaera egin eta onartzen da.


Bestalde, gure jarduna hobetzeko helburuarekin, bilera ostean gogobetetasun galdetegia osatu zuten OOGkideek eta hona hemen jasotako balorazioa.


Bilerara 45 OOGkide bertaratu ziren baina 24 pertsonak erantzun dute galdetegia %53a.1etik 4ra bitarteko balorazioan bilera 2.8ko puntuazioarekin baloratua izan da.


Bestalde, partaideek ekarpen edota hobetzeko proposamen hauek helarazi dituzte:


  • Gaiak potoloak direnean eta iritzi ezberdinak egon daitezkeenean, aldez aurretik klaustro mailan gai horiek lantzea eta klaustroko erabaki batekin OOGra joatea. Hainbat gairekin eztabaida luzatu egiten baita eta bilera ere. (Mugikorraren erabilpenaren gaia esaterako).

  • Aukeran luzeegia. Denbora bat eman gai bakoitzari eta hori neurtzeko pertsona bat izendatu.

  • Etxetik ekarri firmatuta paper bat eta papera esatea patioan ahal dela kalera ateratzea bakoitzak nahi duena egitera eta ez egotea 6 ordu t´erdi hor enzerratuta.

  • Ikasleek OOG bilera guztietara etortzea. Egoitza berriarekiko udalaren jarrera, baita HHko

parkearekiko jarrera gogorra iruditu zitzaidan. Erronkak ateratzeko lana daukazue. Animo!

  • Izugarri pozik nago Ikastolak gurasoei parte-hartu eta gure kezkak plazaratzeko gunea

ematen digulako. Parte-hartzea oso zabala izan zen, ikuspuntu ezberdinetako ahots ezberdinak

entzun ziren errespetuzko giro batean. Oso esperientzia aberasgarria izan zen eta pozgarria akta

irakurtzean proposamenak jasota ikustean. Hare gehiago poztu naiz beste ikastetxe askotan

horrelako dinamika positiborik ematen ez eta “tramite” huts direla jakin dudanean. Benetan mila esker eta zorionak zuzendaritzari. Oharra: ordu hauek zuen lanordutan kontutan har daitezen, idatzia sinatzeko prest!

  • Luzeegia izan zen bilera, gaiak ere mardulak ziren. Dena den parte hartzea ona, jende asko eta horrek poza ematen du.

  • Partaidetza handiko bilera. Gehiegi luzatu zen.

  • Bilera batean lantzeko gauza. Ez dut gurasoen papera argi ikusten eskolarekiko.

  • Norbaitek gairen bat baldin badauka lantzeko OOGan, lehenago bidali dezala zuzendaritzetara eta bertan aztertu edo erantzuna eman eta OOGan lantzekoa bada gai ordenean sartu. Horrela agian denbora hobeto gestionatu ahalko da bilera luzeegia izan gabe.

  • Se piden reuniones también en castellano. Si quieren implicación de las familias deben hacerlo en los dos idiomas.

  • Luzea izan zen bilera. Egia da egun honetan gaia asko zeudela eta denek bere mamia bazutela. Agian aukera egongo balitz aurreko aktaren irakurketa aldez aurretik egiteko, horrek zer edo zer arin dezake bilera. Aldez aurretik denek irakurrita izanez gero, bilera hasi aurretik bakarrik aipatu beharko zen zer aldatu edo zer gehitu. Horrek eskatzen du beste lan bat: aktak idatzi jaso eta

pasa aurreko astean edo.

  • Prozedura aldetik ere agian ondo egongo zen argi izatea OOGn aurkeztutako proposamen

guztiak ea bozkatuko diren ala ez. Denbora aurrezteko eta arintzeko bilera: proposamena

aurkeztu, bakoitzak bere iritzia eman eta ondoren botazioa nola izango den esan.

  • Bilera luzeegia iruditu zitzaidan. Agian gaiak mamituagoak eramanez gero arinagoa izango

litzateke. Bestalde, bai guraso baita ikasleen partaidetza ugaria izan zen, beraien ekarpenak eta

kezkak adieraziz. Honek, lankidetza hobetuko duelakoan nago.


INFORMACIÓN SOBRE LA REUNIÓN DE OMR (13-11-2019)  Y CUESTIONARIO DE SATISFACCIÓN


El 13 de noviembre  se celebró la 1ª reunión de las tres que se realizan. El Órgano Máximo de Representación (OMR) está formado por representantes del alumnado, las familias, el profesorado, el personal no docente y el Ayuntamiento. La Ikastola Egape

tiene dos OMR, uno para la etapa de Infantil y Primaria y otro del centro de Secundaria. De todas formas, desde que se creó el centro de Secundaria ambos órganos se reúnen conjuntamente por decisión aprobada en ambos órganos.


A continuación os informamos de manera resumida el contenido de la reunión.


  • Lectura y aprobación del acta anterior.

  • Se han aprobado la Memoria del curso 2018-2019 y el Plan Anual del curso 2019-2020. En la reunión se manifiesta la preocupación por parte de las familias en torno al bajo uso del euskara. La Ikastola también comparte la misma preocupación y se comentan algunas de las actividades que se llevan a cabo para fomentar el uso del euskara. Del mismo modo, también se pregunta sobre la implicación del Ayuntamiento en torno al tema y se pide que la oferta cultural que se ofrece a los/as niños/as sea exclusivamente en euskara. Dado el interés que suscita el tema la dirección decide dar a conocer todas las actividades que se llevan a cabo durante el curso a los/as miembros del OMR y posteriormente a todas las familias,  a través del boletín digital.

  • Patio del alumnado de Infantil. Se comentan las decisiones tomadas en torno a la rehabilitación del parque. Existe una preocupación de que se demore el proyecto debido a la situación económica del Ayuntamiento. Por ello se pide al OMR la conformidad para enviar un escrito en nombre de todos/as al Ayuntamiento para que se le dé prioridad a la obra. Se acepta la petición. Las familias piden que se comparta con todos los miembros el documento antes de enviarlo al Ayuntamiento.

  • El nuevo edificio. Se comentan las pasos llevados a cabo el curso anterior. El ayuntamiento todavía no ha adquirido el solar correspondiente,  por lo que Educación no puede avanzar en el proceso aunque la construcción del nuevo edificio EGAPE BHI esté contemplado en el Plan de infraestructuras 2018-2022. Se propone presentar el escrito en el Ayuntamiento con el apoyo del OMR. Se acepta la propuesta. Las familias piden que antes de tramitarlo al Ayuntamiento se les haga llegar  a los miembros del OMR.

  • El uso del patio fuera de las horas lectivas. Nuestros patios se están convirtiendo en “fumaderos” de los/as jóvenes fuera de las horas lectivas. Las quejas van en aumento y aunque se les haya transmitido esta preocupación al alcalde y a los municipales no ha sido efectiva. Para nosotros/as es un problema por la suciedad que se genera y el modelo inapropiado que se transmite. El Ayuntamiento cuenta con un plan educativo donde están trabajando este tema. Se le pide a la representante del Ayuntamiento que traslade esta preocupación al Ayuntamiento ya que pensamos que debemos cuidar el entorno escolar de forma particular.

  • Propuesta de la Asociación de padres/madres Azkorte. El uso del móvil en el entorno escolar. En el curso 2018-2019 la Asociación de padres/madres Azkorte propone prohibir el uso del móvil en el entorno escolar, convirtiendo la Ikastola en un espacio sin móvil. Se envió un cuestionario a las familias de ESO para saber la opinión de éstas. Sólamente contestó el 29%. A comienzos del curso 2019-2020 en las reuniones de aula se presenta otra vez el escrito para conocer la opinión de las familias. Más o menos contesta la mitad de las familias y la mayoría es partidaria de prohibir el uso. La propuesta llega a la reunión del OMR. Después de escuchar varias opiniones, los miembros del OMR de Secundaria participan en la votación, recibiendo 10 votos la propuesta de continuar como hasta ahora, pudiendo usar el móvil sólamente en el recreo y en recreo del comedor; recibe 8 votos la propuesta de prohibir el uso y hay 3 votos en blanco. Por lo tanto seguiremos funcionando como hasta ahora.

  • Baja de equipos informáticos. Para dar de baja al material inventariado que está obsoleto, se necesita la aceptación del OMR. Esta vez se han cambiado las pizarras digitales de 5º y 6º de Primaria y se da de baja a los viejos. Se acepta la propuesta.



Por otro lado los/as representantes del OMR contestaron el cuestionario para valorar la reunión. He aquí los resultados.


De los/as 45 representantes que acudieron han respondido 24 de ellos/as, el 53%. La reunión se ha valorado con una nota de 2.8 , entre 1-4.


Las propuestas de mejora han sido las siguientes:


  • Cuando los temas son importantes y puede haber diversas opiniones, trabajarlas anteriormente en el claustro y presentar las decisiones tomadas en el OMR. Ya que algunos debates y la reunión se alargan. (El tema del uso del móvil).

  • Demasiado largo. Prever un tiempo para cada tema y nombrar a alguien para gestionarlo.

  • Traer firmado desde casa un papel donde se pone que en el patio se puede salir y hacer lo que se quiera y no estar encerrados durante 6 horas y media.

  • Acudir a todas las reuniones el alumnado. La actitud del Ayuntamiento ante el nuevo edificio y el parque de Infantil me ha parecido que ha sido dura. Teneis trabajo. ¡Ánimo!.

  • Estoy muy contenta por ofrecernos la Ikastola un espacio para participar y compartir nuestras dudas. Ha habido una amplia participación. Se escucharon diversas opiniones en un ambiente de respeto. Fue una experiencia muy enriquecedora y a la vez gratificante al ver que las propuestas se recogieron en acta. Aún más, me ha alegrado el saber que en otros centros estas reuniones son puro trámite. Felicidades a la dirección. Nota: firmo para que estas horas se contabilicen en vuestra jornada.

  • La reunión fue demasiada larga , los temas también fueron importantes.

  • Reunión muy participativa. Se alargó demasiado.

  • No veo claro el papel de las familias en lo referente a la escuela. Tema para trabajarlo en una reunión.

  • Si alguien tiene una propuesta para trabajarlo en el OMR que lo haga llegar a dirección de antemano para que lo analicen o respondan y si es para trabajarlo en el OMR que lo incorporen en el orden del día. De esta manera se podría gestionar mejor el tiempo y no se alargaría tanto la reunión.

  • Se piden reuniones también en castellano. Si quieren implicación de las familias deben hacerlo en los dos idiomas.

  • Fue demasiada larga. Es verdad que se trataron muchos temas y los temas fueron de importancia. Si hubiera posibilidad de leer el acta anterior previamente, se agilizaría. Con una lectura previa por parte de todos/as los/as representantes, antes de comenzar la reunión se tendrían que mencionar solamente los cambios. Esto requiere otro trabajo: escribir y compartir el acta la semana anterior.

  • Sería conveniente que se tuviera claro si con todos los temas a tratar en el OMR se va a llevar a cabo una votación o no. Reunión para ahorrar tiempo: presentación de propuesta, cada uno/a que dé su opinión y se aclare cómo se hará la votación.

  • Me resultó demasiada larga la reunión. Si se hubieran presentado los temas mejor trabajados sería más llevadero. Por otro lado, la participación tanto del alumnado como de las familias fue significativa, presentando sus aportaciones y preocupaciones. Estoy en que esto va a mejorar la colaboración.




Comments