Berriak‎ > ‎

ONGI ETORRI PLANAK AURREIKUSITAKO HELBURUAK BETE DITU (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 17 sept. 2019 4:50 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 18 sept. 2019 2:41 ]
 

EgapeTIK Albistegi Digitalaren aurreko alean ikasturte hasierako Ongi Etorri Planaren berri eman genizuen. Bertan aipatu bezala, ikasturteko lehen 3 egunetan, ikasleen elkar ezagutza eta taldeen kohesioa eta elkarbizitza hobetzeko asmoz, hainbat dinamika eta jolas burutu genituen. 


Ongi Etorri Planaren azken egunean, ikasleek eta irakasleek asetasun inkestak bete ditugu eta hemen aurkezten dira balorazioen emaitzak.


Irakasleen balorazioen arabera plana oso baliagarria da. Batetik, ikasleei begira, euren elkar ezagutza eta kohesioa lantzeko eta bestetik, irakasleentzako, ikasleak ezagutzeko eta taldeetan sortzen diren harremanak eta joerak behatzeko. Talde bakoitzean bi irakasle sartu dira jardueren programa bideratzeko eta jarduera bakoitzaren inguruko informazioa jaso dugu, honela, ondo baloratutakoak datorren ikasturterako mantentzen dira eta besteak moldatu edota ordezkatzen ditugu.


Ikasleek egindako balorazioen inguruan, orokorrean, esan daiteke plana baliagarria ikusi dutela eta jarduerak gustura burutu dituztela. Irakasleek bezalaxe, jarduera guztiak baloratu dituzte eta jasotako informazioarekin moldatuko dugu datorren ikasturteko plangintza. Gainera ikasleei ere hobekuntza proposamenak eskatu zaizkie eta planaren helburuak betetzeko baliagarriak direnak kontuan hartu dira.


Jarraian ikasleen balorazioetan jasotako datu zehatzak aurkezten ditugu: 


DBH 1.maila:

Ikasle hauentzat Ongi Etorri Plana berria izanik, gehienek (%85,7), adierazi dute plana egokia dela elkar hobeto ezagutzeko eta talde kohesioa indartzeko.

Ikasmaila honetako ikasle gehienek (%94,3), planaren iraupena egokia dela diote, hau da, 3 egunetan edota gehiagotan landuko lukete. Egindako jolasek, orokorrean, ikasleen balorazio positiboa jaso dute (%85,7). Azken egunean, DBH 4. mailako ikasleengandik jasotako formazioa, hau da, posta elektronikoa, Google Drive, ikastolako agenda edota barne araudiaren inguruko azalpenak ondo baloratuak izan dira (%80).


DBH 2.maila:

Ikasle gehienek (%94,7) adierazi dute plana egokia dela ikasleen arteko ezagutza maila eta taldearekiko atxikimendua sustatzeko. Ikasmaila honetako ikasleen gehiengoak (%94,7) planaren iraupena egokitzat jotzen dute. Patioan eta gimnasioan landu dituzten jolasak ere, gehiengoaren (%78,9) gustukoak izan dira. Talde lanaren eraginkortasuna lantzeko eta hausnartzeko burutu diren jarduerak, berriz, ez dute ikasle guztien oniritzia jaso, hau da,  balorazio positiboek (%56,8) gutxigatik gailendu dituzte erantzun negatiboak (%43,2). Azken egunean, DBH 4. mailako ikasleak aritu dira irakasle lanetan eta hauek eman dituzten azalpenek (posta elektronikoaren garbiketa, agendaren erabilera, gelan, pasiloan eta patioan jarrerak, Elkarbizitza Batzordea...) oso balorazioa positiboa jaso dute (%78,9).


DBH 3. maila:

Ikasleriaren gehiengoak (%85,3) Ongi Etorri Plana gelakideak hobeto ezagutzeko eta gelako harremanetan sakontzeko tresna baliagarritzat hartu du. Ekimen honen iraupena, ikasleen gehiengoak (%94,2) ondo baloratu du. Lan kooperatiboaren inguruan eta bertan hartzen diren rolak eta funtzioen inguruan burutu dituzten hausnarketak eta bideo emanaldiak balorazio positiboak jaso dituzte (%77).


DBH 4. maila:

Ikasle hauek ere, gelakideak hobeto ezagutzeko eta talde kohesioa lantzeko positibotzat hartu dute plana (%76,9). Ikasmaila honetako ikasle gehienek (%84,6), planaren iraupena egokia dela adierazi dute, hau da, 3 egunetan edota egun gehiagotan landu behar dela diote. Burutu dituzten jolasak ikasle gehienek era positiboan baloratu dituzte (%69,2). Ikasle hauek DBH 1. eta DBH 2.mailako ikasleekin burutu dituzten tailerrak balorazio ona izan dute (%80,7). Argi geratu da, urtero bezala, ikasleen arteko elkartrukea oso aberasgarria dela eta berdinengandik ikastea biziki gogoko dutela.


 

EL PLAN “ONGI ETORRI” ALCANZA LOS OBJETIVOS PREVISTOS


En el ejemplar anterior de EgapeTIK Albistegi Digitala os informábamos de la puesta en marcha del Plan “Ongi Etorri”. Tal y como ya explicamos, dedicamos los primeros 3 días del curso a desarrollar una serie de actividades y juegos con los que mejorar las relaciones entre el alumnado, aumentar la cohesión de los grupos y hacer que la convivencia diaria en el centro sea más agradable para todos/as.  


El último día del Plan “Ongi Etorri”, el alumnado y el profesorado completamos las encuestas de satisfacción cuyos resultados presentamos a continuación.


De las valoraciones del profesorado de Egape Ikastola se desprende que la aplicación del plan es absolutamente necesaria. Por un lado, los/as docentes consideran que estas actividades contribuyen a que el alumnado mejore sus relaciones y, por otro lado, el plan se convierte en una herramienta imprescindible para conocerlo mejor y observar cómo se establecen las relaciones interpersonales dentro del grupo. En cada uno de los grupos han sido dos los/as docentes que han puesto en marcha las actividades previstas y se han encargado de recoger la información relacionada con las preferencias y disposición de los/as integrantes del grupo. 


Desde un punto de vista de mejora continua, las actividades valoradas positivamente este año, se mantendrán para el próximo curso y las que no han funcionado se modificarán o se sustituirán por otras actividades. 


A su vez, de las valoraciones realizadas por el alumnado se desprende que han disfrutado de las actividades previstas en el plan “Ongi Etorri” y que, en general, les ha resultado útil. Tal y como ha hecho el profesorado, también el alumnado ha valorado todas las actividades realizadas y a partir del estudio de sus consideraciones realizaremos las modificaciones oportunas para el plan del próximo curso. Asimismo, ha podido realizar aportaciones al plan y aquellas que se ajusten a los objetivos se tendrán en cuenta en ediciones posteriores. 

 

A continuación os ofrecemos un resumen de las valoraciones realizadas por el alumnado:


1º de DBH:

La mayoría de este alumnado (85,7 %) que participaba por primera vez en el Plan “Ongi Etorri” reconoce el beneficio del plan a la hora de afianzar sus relaciones y mejorar la cohesión del grupo. También el 94,3 % considera que la duración del plan ha sido la adecuada, es decir, reconoce que la puesta en marcha del plan requiere 3 o más días. Asimismo, conceden una valoración positiva a los juegos cooperativos en los que han participado (85,7 %). La mayoría (80 %) adjudica una puntuación elevada a las explicaciones que ha recibido del alumnado de 4º de DBH en relación al uso del correo electrónico y la agenda, las explicaciones sobre Google Drive o sobre la normativa interna del centro. 


2º de DBH:

La mayoría del alumnado (94,7 %) ha reconocido la adecuación del plan como herramienta de mejora de las relaciones humanas y de adhesión al grupo. 

El 94,7 % del alumnado de este nivel educativo considera que la duración del plan es la adecuada. Las dinámicas de grupo y juegos desarrollados tanto en el patio como en el gimnasio han resultado del gusto de la mayoría (78,9 %). Por el contrario, las actividades diseñadas para mejorar la participación colectiva y reflexionar sobre la implicación en las tareas de grupo, no han recibido la aceptación de todos/as los/as miembros del grupo ya que las valoraciones positivas (56,8 %) han superado a las valoraciones negativas (43,2 %) con escaso margen. Sin embargo, sí han recibido la aceptación de la mayoría (78,9 %) las explicaciones recibidas por parte del alumnado de 4º de DBH, en relación a la organización del correo electrónico, a la utilización de la agenda o al comportamiento en el aula, en los pasillos y en el patio.


3º de DBH:

La mayoría (85,3 %) considera apropiado el Plan “Ongi Etorri” para mejorar el conocimiento que tienen de sus compañeros/as y profundizar en las relaciones humanas dentro del aula. Respecto a su duración, se muestran favorables a mantenerla o aumentarla (94,2 %). La mayoría (77 %) considera apropiadas las actividades y proyecciones audiovisuales diseñadas para reflexionar sobre el trabajo cooperativo y sobre los roles y funciones que se deben adoptar dentro del mismo. 


4º de DBH:

Finalmente, este alumnado (76,9 %) también estima convenientes las actividades desarrolladas para mejorar las relaciones con los/as compañeros/as y aumentar la adhesión al grupo. La mayoría del alumnado de este nivel educativo (84,6 %) considera apropiada la duración del plan. Asimismo, un buen número del alumnado (69,2 %) está satisfecho con los juegos cooperativos en los que ha participado. Una gran parte (80,7 %) piensa que los talleres que ellos/as han impartido al alumnado de 1º y 2º de DBH han resultado apropiados. Una vez más se ha demostrado que el intercambio de información entre el alumnado y el aprendizaje entre iguales es absolutamente enriquecedor para todos/as los/as participantes.


 

Comments