Berriak‎ > ‎

ONGI ETORRI PLANA: IKASTURTE HASIERA SAMURRA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 12 sept. 2019 3:18 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 18 sept. 2019 2:57 ]
  

Ohikoa denez,  DBHko ikasleekin ikasturtearen lehenengo astean Ongi Etorri Plana jarri dugu martxan hasiera samurra izateko. Beraz, astelehenean, hilak 9, ikasturtearen aurkezpena egin eta gero, ondorengo hiru egunetan, hots, irailaren 10, 11 eta 12an, ikasleek aparteko dinamika, jolas eta jarduerak burutu dituzte. Beraz, ordutegiaren saio arruntak eten egin ditugu eta eguneko lehenengo saioak ikasleen talde dinamikak lantzeari eskaini dizkiogu. 


Horretarako, Egape Ikastolak diseinatutako plana jarraituz, aparteko jarduerak, bideo emanaldiak edota hausnarketa saioak bideratu ditugu. “Ongi Etorri” Planaren helburu nagusia ikastaldeen kohesioa eta elkarbizitza hobetzea da. Era berean, jarduera hauek taldeen lana hobetzen, taldearen izaera hobeto ezagutzen edota taldearen rolak eta funtzioak finkatzen laguntzen digute.


Besteak beste, 1. DBH mailako ikasleek, ikasketa kooperatiboen dinamikaz gain , “Nor da nor”, “Koloretako mundua” edota “Aulkiaren dinamika” jarduerak aurrera eraman dituzte. Azken egunean, 4. DBH mailako ikasleen laguntzarekin posta elektronikoa eta Google Driven erabilera eta ikastolako agenda eta barne araudia ezagutu dute. 


Aldiz, 2. DBH mailako ikasleek eskolako patioan eta gimnasioan aritu dira joku ezberdinak egiten (puxikak, erreleboak, zakutxoak…). Gelan, berriz, ikasketa teknikak, visual thinking eta talde lanaren teknikak landu dituzte. Azken egunean, 4. DBH mailako ikasleen laguntzarekin ikastolako errutinak eta barne araudiari errepasoa egin diote. 


Bestalde, 3. DBH mailako ikasleek “Bingoa”, “Korapiloa”, “Sarea”, “Hartzatxoen dorrea” edota “Norberaren ametsetako etxebizitza” dinamikak burutu dituzte. Jarduera hauetako batzuk, batik bat, ikasleen artean pentsamendu baikorra sustatzeko erabili dira.


Azkenik, 4. DBH mailako ikasleek eskolako patioan aritu dira sokak, globoak eta zenbakiekin jolas ezberdinak egiten, baita Kubik kuboa osatzeko teknikak ikasten ere. Ikasle hauen partaidetza oso garrantzitsua izan da “Ongi Etorri” Planean, hain zuzen ere,  beraiek partekatu dutelako aurreko ikasturteen eskarmentua ikasle gazteagoekin.  


Hiru egun hauetan, aipatzekoa da irakasle-ikasleen inplikazio maila eta sortutako harreman estua. Aurten ere, aurreko urteetan bezalaxe, esperientzia oso aberasgarria izan da. Izan ere, “Ongi Etorri” Planari esker, ikasleak eta euren arteko harremanak sakonago aztertzeko aukera dugu eta jasotako informazioa oso baliagarria suertatzen zaigu ikasturte osoan.


  
  



PLAN “ONGI ETORRI”: INICIO DE CURSO EN CONVIVENCIA


Como en años anteriores,  los primeros días del curso hemos puesto en marcha el Plan “Ongi etorri” con el alumnado de DBH para que, tras las vacaciones de verano, el inicio del curso sea reposado y progresivo. Por este motivo, tras la presentación el lunes día 9, las tres jornadas posteriores, esto es, los días 10, 11 y 12 de septiembre, cada grupo de alumnos/as ha participado en una serie de actividades, juegos y dinámicas creados específicamente para la ocasión. En consecuencia, el horario habitual del centro se modifica para destinar las tres primeras sesiones del día a desarrollar el programa. 


Este plan, diseñado expresamente por la Ikastola Egape, contempla la participación activa de todo el alumnado en las dinámicas de grupo, además de proyecciones audiovisuales y sesiones específicas dirigidas a la reflexión colectiva. El objetivo que persigue el Plan “Ongi etorri” no es otro que el de mejorar la cohesión entre los miembros de cada grupo de alumnos/as y, en consecuencia, mejorar la convivencia diaria en el centro. Al mismo tiempo, a través de estas actividades conseguimos mejorar la implicación del alumnado en las actividades colectivas, aumentar el conocimiento entre el propio alumnadp y afianzar los roles y funciones dentro de cada uno de los grupos de trabajo.


Concretamente, el alumnado de 1º de DBH, además de las dinámicas previstas en el proyecto de Aprendizaje Cooperativo, han participado en las actividades “Quién es quien”, “Un mundo de colores” o “La dinámica de las sillas”. Además, el último día, han recibido la visita de los/as alumnos/as de 4º de DBH quienes han reforzado la importancia del uso de algunas herramientas de trabajo del centro como la agenda, el correo electrónico o las distintas aplicaciones de Google Drive, al tiempo que han insistido en el cumplimiento de la normativa interna de la ikastola. 


Por otra parte, el alumnado de 2º de DBH han participado en diferentes juegos tanto en el patio como en el gimnasio del centro (globos, relevos, sacos…). Asimismo, en el aula, han trabajado diferentes técnicas de estudio, así como el visual thinking y otras estrategias de mejora en el trabajo cooperativo.


Por su parte,  el alumnado de 3º de DBH han desarrollado las dinámicas conocidas como “Bingo”, “El nudo”, “La red”, “La torre de los ositos” o “La casa de nuestros sueños”. Algunas de estas actividades están dirigidas a promover nuevas formas de pensamiento positivo entre nuestro alumnado.


Finalmente,  el alumnado de 4º de DBH además de conocer nuevos métodos y estratégias para completar el cubo Kubik, han participado en diversos juegos con cuerdas, globos y números. La implicación de este alumnado en el Plan “Ongi etorri” ha sido fundamental ya que han sido ellos los que han compartido su propia experiencia de cursos anteriores en el centro con el resto de alumnos/as más jóvenes.


Durante estos tres días en los que hemos puesto en marcha el Plan la implicación de docentes y alumnado ha sido excelente. Una vez más, el ambiente y las relaciones entre los/as participantes confirman la calidad y riqueza de dicho plan. Por descontado que la información y conclusiones extraídas tras la observación de las dinámicas aplicadas tendrán una aplicación práctica y directa en las aulas a lo largo de todo el curso académico.


  

Comments