Berriak‎ > ‎

“NIREGATIK ETA NIRE LAGUN GUZTIENGATIK” (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 7 feb. 2019 2:03 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 7 feb. 2019 6:01 ]


DBHko 1. mailako ikasleok Ingeleseko arloan proiektu berezi bat landu dugu ONCEren 35. lehiaketan parte hartuz. Jolasleku inklusiboa aldarrikatzen den gelako bideo musikal bat sortu behar izan dugu. Horretarako ikastolan arloartekotasunari garrantzi handia ematen zaionez, ingeleseko arloaz gain, musika eta plastikako arloetan ere proiektu bera gauzatu dugu.


Ez da lan erraza izan, proiektuak puntu asko baititu berekin baina ez dugu inoiz irribarrea galdu eta oso gogotsu egon gara elkar lanean pauso guztiak aurrera eramaten.



Lehenengoz, inklusioa zer zen ulertu genuen teknika bisuala erabiliz eta inklusioaz gain, gizartean agertzen diren beste hainbat taldekatze ezberdinez jabetu ginen (esklusioa, integrazioa eta segregazioa).


Kontzeptua ere definitu genuen, honekin erlazionaturik dauden beste hitzak gela guztiaren aurrean azalduz eta gure jolastoki inklusiboaren definizioa lortu genuen! “Ikasle guztiak ongi pasatzen duten jolaslekua inor ez delako bazterturik sentitzen”.


Ondoren, gure patioa inklusiboa egiteko, zer egin behar genuen pentsatu genuen. Horretarako jolas garaia aztertu genuen 8 eremu identifikatuz eta eskolako ikasle eta irakasleei laguntza eskatzea erabaki genuen hauekin galdetegi bat partekatuz. Bertan, egin beharreko proiektua bideo konferentzia baten bidez aurkeztu genuen eta ideiak gurekin partekatzea eskatu genien.


Jaso genituen ideia ezberdinetatik hoberena aukeratu genuen arazoak konpontzeko estrategia ezberdinak erabiliz eta hautatutako ideia egia bihurtzen hasi ginen: egin beharreko lana antolatu genuen, planoak sortu genituen, neurriak hartu genituen, jolasak lurrean marraztu genituen… Honez gain, abestia sortu, erritmoa aukeratu eta grabatutako eszenekin bideo musikala sortu genuen.


Bi bideoak ONCEko lehiaketan aurkeztu ditugu. Proiektua bukatu badugu ere, eguraldiak ez digu lagundu eta ezin izan dugu jolaslekua erabat eraldatu. Dena den, “Niregatik eta nire lagun guztiengatik” (lehiaketaren leloa) eta proiektuaren inguruan egindako lana eta jasotako ideiak zuzendaritzaren esku daude etorkizunean gaia jorratzen jarraitzeko.


Hemen dituzue ekoiztutako bi bideoak:


We are inclusive

Vídeo de YouTube



All Togheter

Vídeo de YouTube




“ POR MÍ Y POR TODOS/TODAS MIS COMPAÑEROS/COMPAÑERAS”

El alumnado de 1º de ESO hemos trabajado un proyecto especial en el área de inglés, participando en el 35º concurso de ONCE, con el fin de crear un video musical para reclamar el patio inclusivo. Para llevar a cabo este proyecto además del área de inglés, también hemos trabajado en el área de música y artes plásticas dando gran importancia a la interdisciplinariedad.


Aunque nos ha supuesto un gran esfuerzo, en ningún momento hemos perdido las ganas y la ilusión.



En un principio trabajamos el concepto de la inclusión con la utilización de técnicas visuales y además tuvimos conciencia de otros tipos de clasificaciones que se dan en la sociedad como la exclusión, integración y segregación.


Definimos el concepto de inclusión, junto con términos que están relacionados con este concepto y definimos el patio inclusivo: “ Patio donde todo el alumnado se divierte debido a que ninguno/ninguna se siente desplazado/desplazada”.


A continuación pensamos en las actividades que debíamos realizar para llevar  a cabo el patio inclusivo. Para ello identificamos 8 espacios diferentes e hicimos un estudio de cada uno de ellos con la ayuda del alumnado y el profesorado. Les presentamos el proyecto mediante una videoconferencia y les pedimos que compartieran con nosotros/nosotras sus ideas.


Elegimos la mejor propuesta para ponerla en práctica: organizamos el trabajo, creamos planos, medimos, pintamos juegos en el suelo,... Además, creamos una canción y con las escenas grabadas hicimos un video musical.


Hemos presentado dos videos al concurso de ONCE. Aunque hayamos dado por terminado el proyecto no hemos podido modificar del todo el patio, ya que el tiempo no nos ha acompañado. Sin embargo, “Por mí y por todos/todas mis compañeros/compañeras” (lema del concurso) y el trabajo realizado en el proyecto y las aportaciones las hemos dejado en manos de la dirección para que en el futuro se siga trabajando en el tema.


He aquí los enlaces de los dos vídeos:


We are inclusive  

Vídeo de YouTube



All Togheter

Vídeo de YouTube






Comments