Berdintasunaren
aldeko aldarrikapenaren izenean, Egape Ikastolako ikasle, irakasle zein guraso
emakumeek hartu dugu protagonismoa. Goizean zehar jarduera programa berezia
antolatu da bertako ikasle guztientzat eta 11:00etatik 13:00 bitartera kalejira
alaitsu batean herriko kaleetan barrena ibili gara. Hainbat leku
esanguratsuetara bisita egin dugu, hala nola, Udaletxea, Kultur etxea, Eguneko
zentroa, Haur eskola… eta topatu ditugun emakumeei paparrean paperezko lore
moreak jarri dizkiegu. Aldarrikapenari amaiera emateko, herriko plazan pankarta
bat egin dugu eta trikitixaren erritmora dantzan ere ibili gara. |
Berriak >