Berriak‎ > ‎

EKAINBERRIRA IRTEERA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 11 mar. 2019 7:57 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 12 mar. 2019 7:15 ]
   

Aurreko asteartean, martxoaren 5ean, DBH1eko ikasleek irteera bat egin zuten Geografia eta Historia ikasgaiaren barruan eta Ekainberriko (Zestoa) kobazuloetara joan ziren.

Ikasleek Paleolito garaian gehiago murgiltzeko aukera izan zuten, izan ere, bertako kobazuloaren erreplikan, garai horretako margolan batzuk ikusteko aukera izan zuten, beti ere, gidariaren laguntzarekin. Ondoren, Paleolitoko ehiztariak bihurtu ziren eta lantzen zein jaurtigailuen laguntzaz, talde txikietan garai hartako animaliak ehizatzen ibili ziren.

Irteera honen helburua Paleolitoko ezaugarriak gertutik ezagutzea zen, hain urrun dugun garaia, oraindik ere geure inguruan bizirik jarraitzen duelako azken urteetan izandako aurkikuntza arkeologikoei esker. Irteera, ikasgelan hiruhileko honetan landutako Historiaurrea eta Antzinaroko gaiarekin lotu dugu.


EXCURSIÓN A EKAINBERRI

El pasado martes, día 5 de marzo, los alumnos de 1º de ESO realizaron una excursión a las cuevas de Ekainberri (Zestoa), actividad de la asignatura de Geografía-Historia.

Aprovechamos la mañana para conocer más de cerca el Paleolito, ya que, al introducirnos en la réplica de la cueva, pudimos disfrutar de las pinturas rupestres, siempre bajo las explicaciones necesarias de la guía. Después, el alumnado realizó un taller complementario donde se convirtieron por unos minutos en cazadores del Paleolito y con ayuda de lanzas, en pequeños grupos, cazaron  animales de aquella época.

El objetivo de esta excursión ha sido conocer más de cerca algunas características de esta época de la Prehistoria y que el alumnado fuera consciente de su importancia y siga siendo un tema de actualidad gracias a los descubrimientos arqueológicos de los últimos años. La actividad la hemos relacionado con el tema que hemos tratado a lo largo del trimestre, la Prehistoria y la Antigüedad.


Comments