Berriak‎ > ‎

MAIATZAK 17: LGTBI +FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ( Abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 14 may. 2019 5:58 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 14 may. 2019 6:03 ]

Maiatzaren  17a LGTBI+ fobiaren  Aurkako Nazioarteko Eguna  aldarrikatzen dugu. 1990ko maiatzaren 17an Munduko Osasun Erakundeak (MOE) homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kanpo utzi zuen. Urteak pasa diren arren, ezin dugu alde  batera utzi trans pertsonek oraindik ere, egunerokoan gizartearen aurrean sufritzen dituzten estigmatizazio eta opresioak.


Denbora honetan hamaika  dira gure orientazio sexo-afektiboa  eta genero adierazpena askatasunez bizitzeko bideratu zaizkigun deiak  baina, zoritxarrez, errealitateak oraindik ukatu egiten digu askatasun  osoa, epairik eta diskriminaziorik gabekoa.


Badira 29 urte LGTBI+ kolektibo kideak gaixoak  izateari utzi ziotela, baina ofizialki soilik. Azkenaldian aurrerapausoak ematen jarraitu beharrean, atzerakoiak diren diskurtso larriak entzutera ohitzen hasi gara hauek normalizatzeak dakarren arriskuarekin.


Guztiok  ezagutzen  ditugu hainbat  eragileek, LGTBI+ kolektiboak urteen  poderioz lorturiko eskubideak jomugan jarri  dituzten gorrotoz, amorruz eta haserrez jositako  ideologiak. Eskubide urraketek ez dute mugarik, eta horren testigu izaten ari gara mundu zabalean  zehar. Erahilketa eta arau errepresiboen ugaritzea ohikoa izaten hasi da. Hauen kontrako borrokek mugarik ez izatea gu guztion esku dago; ezin diegu urteetako sufrimendu eta esfortzuari pasatzen utzi.


Berriz ere, maiatzaren 17a, zergatik eta zertarako? pentsatu dezakezue askok oraindik.  Inoiz baino zentzu gehiago duelako atzerapausorik ez onartzea, lortutakoa ez galtzea, borrokan jarraitzea  eta sufrimenduari izena jartzea. Inoiz baino indartsuago jarraitu behar dugulako kolektiboa osatzen duten eta gertu zaudetenon borrokari bidea ematen.


Hezkuntza  komunitatea  osatzen dugun  guztiok berebiziko  ardura eta eragina dugu  eskubideen borroka honetan. Haurreskoletatik hasi eta Unibertsitateraino, pausoz pauso, aldaketa txikienarekin ere,  LGTBI+ fobia baztertu eta aniztasunari behar duen tokia ematen jarraitu behar dugu. Gure eskoletan, geletan, patioetan zein bulegoetan, erreferenteak behar ditugu LGTBI + fobiari aurre hartu diezaiogun guztion artean


Hemen duzue hausnakerarako bideo labur bat (“Publiciddad por la indiferencia”):


Vídeo de YouTube



Aske izan zaitez! Aske izan gaitezen! Eta, batez ere, utzi aske izaten!



17 DE MAYO: DÍA INTERNACIONAL CONTRA LGTBI + FOBIA


El 17 de mayo, reivindicamos el Día Internacional contra LGTBI + fobia ya que dicho día en 1990, la Organización Mundial de la Salud (OMS) descartó la homosexualidad de su lista de enfermedades mentales.Aunque hayan pasado años, no podemos ignorar el hecho de que las personas de este colectivo todavía sufren la estigmatización y opresión de la sociedad.

Han sido muchos los llamamientos que hemos recibido en este tiempo para vivir nuestra orientación afectivo-sexual y reivindicación de género en libertad. Pero, lamentablemente, la realidad sigue negándonos la plena libertad, sin prejuicios y sin discriminación.


Han pasado 29 años desde que las personas del colectivo LGTBI+ han dejado de considerarse personas enfermas, pero solo oficialmente. Últimamente en lugar de seguir avanzando a favor del colectivo LGTBI+, estamos acostumbrándonos a escuchar graves discursos atrasados con el consiguiente peligro que conlleva normalizarlos.


Mediante ideologías llenas de odio, rabia e ira, han puesto en el punto de mira los derechos de lucha que el colectivo LGTBI+ ha peleado a lo largo de los años. La violación de los derechos humanos no tiene fronteras, y está ocurriendo a lo largo y ancho de todo el mundo.  La proliferación de asesinatos y leyes represivas han comenzado a ser algo común. Que la lucha contra ello tampoco tenga fronteras ni límites está en manos de todos/todas nosotros/nosotras; no podemos permitir que pasen por encima de tantos años de sufrimiento y esfuerzo.


Muchos/muchas pensarán para qué y por qué se celebra ese día. Es el momento de no dar un paso atrás, no perder lo conquistado, seguir luchando y ponerle nombre al sufrimiento. Porque las personas que forman el colectivo y las que estamos cerca debemos seguir fuertes dando sentido a esta lucha.


Todas las personas que conformamos la comunidad educativa tenemos una gran responsabilidad e influencia en esta lucha por los derechos. Desde las Haurreskolas hasta la Universidad, debemos continuar firmes, incluso con el paso más pequeño, hasta dejar a un lado la LGTBI+ fobia y colocar la diversidad en el lugar que debería estar. Nos faltan referencias en nuestras escuelas, en nuestras aulas, en nuestros patios y hasta en nuestras oficinas para dejar atrás la LGTBI+ fobia con la ayuda de todos/todas nosotros/nosotras.


Aquí tenéis un vídeo para la reflexión (“Publiciddad por la indiferencia”):

Vídeo de YouTube


¡Sé libre! ¡Seamos libres! Pero, sobre todo, ¡dejad ser libres!





Comments