Berriak‎ > ‎

KONTSUMOA, JASANGARRITASUNA ETA GIZA ESKUBIDEAK (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 21 mar. 2019 1:26 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 21 mar. 2019 4:47 ]
    

2. hiruhilekoan zehar,  DBH 2ko ikasleak Geografia-Historia eta Balio Etikoko arloen artean “Merkataritza eta esklabotza” gaia landu dute Jolas eta Ekin elkartearen laguntzaz. Gaiari amaiera emateko, aurreko astean zehar, erabiltzen ez diren arropa eta objektuen bilketa egin zen.  Ondoren bildutako guztia, Emaus-era eraman eta bigarren eskuko merkataritza gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Bertan, tailer praktiko baten bidez, kontsumo arduratsua eta moda jasangarriaren inguruan hausnarketa egin zuten eta une batez Emaus-eko langile bihurtuz bertara iristen zaien arropekin egiten duten prozesua landu zuten.  


Emaus-eko bisitaz gain, ikasleek Donostiako Egia auzoan dagoen Tabakalera Kultura zentru anitza ezagutzeko aukera izan zuten. Bertan eskaintzen diren aukerak baliatuz, eraikinaren bost solairuetan barna bisita egin zuten. Bostgarren solairuko terrazan, hiriaren paisaia eta ikuspegi ederra gozatuta, laugarren solairuan Maite Gurrutxaga ilustratzaile ezagunaren erakusketa ikusi zuten. Ondoren, eraikinak eskaintzen dituen estimulu arkitektonikoak baliatuta, marrazketa ariketa bat osatu zuten ikasleek. Azkenik, Tabakalerako solairu ezberdinetan dagoen “ATEAK/PUERTAS” erakusketa ikusteko aukera izan zuten. Bertan,  artista ezberdinek, 2018. urtean genero biolentziak hildako emakume bakoitzeko ate bat margotu dute . Erakusketa interesgarria izateaz gain, emakumeak jasaten duen eraso eta jazarpenen gainean hausnartu eta hitz egiteko tartea ere izan genuen.




CONSUMO, SOSTENIBILIDAD Y DERECHOS HUMANOS


El alumnado de 2º de ESO ha trabajado el tema de “Comercio y esclavitud” en el área de Geografía e Historia y Valores Éticos en el 2º trimestre con la colaboración de la asociación “Jolas eta Ekin”.

Para finalizar al proyecto, la semana pasada  en EGAPE BHI se llevó a cabo la recogida de objetos y ropas que no se usan y se llevaron a Emaus conociendo así, de cerca,  el mercado de segunda mano. Mediante un taller práctico donde se convirtieron en trabajadores/as de Emaus el alumnado reflexionó sobre el consumo responsable y la moda sostenible.


Además tuvieron la oportunidad de conocer el Centro Internacional de Cultura, Tabakalera, que se encuentra en el barrio Egia de Donostia. Aprovechando las opciones que ofrece este edificio de 5 pisos , subieron a la terraza para apreciar las vistas  de Donostia. En el 4º piso vieron la exposición de la ilustradora Maite Gurrutxaga. A continuación aprovechando la estructura arquitectónica llevaron a cabo una actividad de dibujo. Y finalmente gracias a la exposición “ATEAK/PUERTAS” que se encuentra en varios pisos de Tabakalera donde diferentes artistas han pintado una puerta por cada mujer que ha sido muerta a causa de la violencia de género en 2018, tuvieron la opción de reflexionar y hablar sobre la violencia y el acoso que reciben las mujeres.






Comments