Berriak‎ > ‎

JOLASAREN GARRANTZIA HAUR HEZKUNTZAN (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 2 may. 2019 2:19 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 2 may. 2019 5:37 ]

Haur Hezkuntzako haurren ekintzaren adierazpen nagusia jolasa da.

Jolasaren bitartez haurrak, ukitu, sentitu, manipulatu, esperimentatu… egiten du eta inguruarekin izango dituen esperientzien bitartzez, egoera ugari biziko ditu pentsamenduaren oinarriak eraikitzeko. Hala nola, jolastuz, haurrak espazioa esploratzen du eta esplorazio horren bitartez hainbat nozioz jabetzen da. Era berean, elementu desberdinen ezaugarriei behatzeko, elementuen arteko erlazioak ikusteko, bere inguruko elementuak sailkatzeko aukera asko aurkituko ditu eta objetuekiko harreman horretan bere pentsamendu arrazional eta zientifikoa garatzeko bidean jarriko da.

Jolasean haurra behin eta berriro saiatuko da helburuak lortzen eta saiakera horietan bere iraunkortasuna garatuko du.

Hau guztia kontuan izanik, Egape Ikastolan, jolas libreari tarte zabala eskaintzen zaio Haur Hezkuntzan, material aukera ugaria eta interesgarria haurren eskura jarrita, hauen interesa eta jakinmina piztu eta esperimentaziorako gogoa bultzatzeko asmoz.

Bestetik, haurrak jolasaren bitartez, bere nahiak, bere inguruko gertaerak, bere esperientziak, sentipenak… kanporatzen ditu eta hori lagungarria da haur nahiz helduentzat barneratutako zailtasunak eta blokeoak deskubritzeko eta horiek gainditzen laguntzeko, horregatik gure ikastolan Haur Hezkuntzako talde guztiak astero saio bat ematen dute psikomotrizitate gelan eta bertan nahi duten bezala jolasteko aukera dute, betiere besteengan errespetoa eta begirunea zainduz.

Kontuan hartzekoa da ere gizarteratzeko dimentsioan jolasak duen eragina. Haurrak, kideekin jolasten ari den bitartean, gizarte arauen balioa sentitzeko aukera izango du: arauak errespetatzea, aniztasuna eta partaidetzaren garrantzia, autonomiaren beharra, talde lanaren balioa…...Gizakiok harremanduz, jolastuz, imitatuz, ekinez eta esperientzia ezberdinak biziz gure pertsona eraikitzen baitugu.

Beraz, Haur Hezkuntzako haurra, ekintza eta esplorazioa jolas bilakatuz, bere gaitasun guztiak garatzen ari da. Jolastuz, bere ahalmen motrizen bidez, espazioa esploratuz, bere adimena garatzen baitu kontzeptuak eraikiz. Aldi berean, egoerak imajinatuz, interpretatuz, adieraziz...  gaitasun komunikatiboetan aurrera egitea ahalbidetzen du eta lagunen arteko jolasen bidez gizarteratzeko trebetasunak eta gaitasunak garatzen ditugu.


LA IMPORTANCIA DEL JUEGO EN LA EDUCACIÓN INFANTIL

El mayor exponente de actividad de los niños y niñas en Educación Infantil es el juego.


Los niños y niñas mediante el juego tocan, sienten, manipulan, experimentan... Y junto a la experiencia que van a vivir con el entorno irán acumulando vivencias para generar una base del pensamiento.

Jugando, el alumnado explora el espacio y mediante este acto irá apoderándose de diferentes nociones. Del mismo modo, el juego ofrece oportunidades para observar las características de diferentes elementos, ver las relaciones entre elementos, clasificar elementos de su entorno y en esa relación con esos objetos, emprenderá el camino a desarrollar su pensamiento racional y científico.


Los y las niñas intentan una y otra vez conseguir el objetivo del juego y es así como conseguirán su constancia.


Teniendo todo esto en cuenta, en la Ikastola Egape se le da gran importancia al juego libre, donde se ponen a disposición de los niños y niñas de Educación Infantil amplio e interesante material, con el objetivo de incentivar las ganas por la experimentación y provocar la curiosidad.


Además, los y las niñas expresan mediante el juego sus deseos, acontecimientos en su entorno, sus experiencias, sentimientos… y esto será muy importante tanto para los niños y niñas como para los adultos a la hora de descubrir bloqueos o dificultades interiorizadas, para así poder ayudar a superarlas. Por este motivo, en nuestra ikastola todos los grupos de Educación Infantil semanalmente se reúnen en la gela de psicomotricidad y tienen la oportunidad de jugar de la manera que más les plazca, siempre mostrando respeto y consideración hacia el resto.


Tenemos que tomar en cuenta también la influencia que tiene en la dimensión de socializar. Cuando están jugando con sus semejantes tendrán la oportunidad de sentir las normas sociales: respetar las reglas, la diversidad, la importancia de participar, la necesidad de autonomía, el valor del trabajo en grupo… Las personas construimos nuestro ser relacionándonos, jugando, imitando, emprendiendo y viviendo diferentes experiencias.


Así pues, el alumnado de Educación Infantil está desarrollando todas sus capacidades transformando la acción y la exploración en juego. Ya que jugando, mediante sus habilidades motrices y explorando, genera conceptos y así, desarrolla su intelecto. Al mismo tiempo, imaginando situaciones, interpretando, expresando… posibilita avanzar en las capacidades comunicativas y mediante los juegos entre compañeros y compañeras desarrollan aptitudes sociales.




Comments