Berriak‎ > ‎

IRTEERAK IKASKETEN OSAGARRI (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 2 abr. 2019 4:04 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 2 abr. 2019 5:46 ]


Egape Ikastolan ikaskuntza ikastetxetik kanpo ere egiten da. Gure Hezkuntza Proiektuan jaso bezala, urtean zehar hainbat irteera egiten ditugu ikasleekin. Guztiek ere, ikasleek ikasteko helburua dute eta txikienetatik hasita, ikasle guztiei eskaintzen zaie ikasgelatik kanpo bestelako ikaspen batzuk jasotzeko aukera. Ikasleekiko duten konpromiso berarekin, Egape Ikastolako irakasle taldeak inplikazio handia du irteera hauen antolaketan eta irteeretan bertan ere.


Egiten diren irteerak bi multzotan bereizten dira elkarbizitzakoak eta didaktikoak eta aipatzekoa, hainbatetan alde ludikoa ere izaten dutela. Batez ere kirolarekin erlazionatutakoak izaten dira, kirol ezberdinen ezagutza ere bermatzeko modu honetan. Hala nola, patinajea, eskia, surfa, piragua, errugbia…


Beraz, alde batetik, helburu didaktikoekin antolatutako irteerak burutzen dira. Arlo zehatz baten ezagutzak osatzeko izaten dira eta programazioan txertatua egoten dira. Irteera hauek jarduera osagarriak dira, gelan landutakoa zabaltzeko. Hauek gehiago ezagutzeko, irteera didaktiko batzuk ekarriko ditugu: 3, 4 eta 5 urtekoak hostoak biltzeko irteera egiten dute, urtaroekin eta naturarekin harremanak sortuaz. L.H 1. mailakoak Ekainberrira joaten dira, 2. mailakoak Gaztelora, Trankatx baserrira eta baita Orkestra Sinfonikoaren kontzertu bat ikus-entzutera ere joaten dira. 3. mailako ikasleak Plaiaundi behatokia bisitatzen dute, besteren artean, 4. mailakoek Donostia, 5. mailakoek  Iruñea eta 6. mailakoek berriz, Planetariuma eta Eureka museoa ezagutzeko aukera izaten dute. Azken hauek, hirien bisitekin jarraituz Bilbo ezagutzen dute.





DBHko ikasleen kasuan, irteera didaktikoak diziplinaka bereizten dira. Arlo bakoitzaren bueltan ekintza ugari antolatzen dira ikasketak osatzeko asmoz. Hala, gorputz hezkuntzarekin lotuta izotz pistara eta piragua edo stand up paddle egitera joaten dira. Zientzia arloko irteerak ere egiten dituzte, Natur eskolara, Urnietako sailkapen plantara, Usurbilgo Lanbide Heziketara, zientzia astera eta Zumaiako Flysch-era adibidez. Ingelesaren lanketa egiteko, antzerkiak ikustera joaten dira eta Frantsesa ikasten dutenek, berriz, Landetara irteera egiten dute.


Tinko elkarteak antolatutako zinema euskaraz saioetara ere joaten dira ikasleak. Modu honetako ekimenekin, Ikastolak herriko eragileekin harremanak mantentzen ditu eta euskara sustatzeko konpromisoarekin bat egiten du.


  

Bigarren multzoa,  elkarbizitza sustatzen duten irteerek osatzen dute. Elkarrekin harremanak estutzeko baliagarriak dira, taldearen kohesioa lantzen da, irakasle eta ikasleen arteko harremanak sendotzen dira, ikasleen autonomia lantzen da eta guzti horrekin batera, bisitatutako inguruak ezagutzen dira. Elkarbizitzarako irteera hauek 5 urteko gelan hasten dira eta orokorrean bi egunetakoak izaten dira. DBH 4. mailaren kasuan, etapa amaiera izaki, 6 egunetako irteera egin ohi da Europa aldera (Italia, Alemania, Frantzia…).


Hala, 5 urtekoen taldea Astitzera joaten da, L.H 1. mailakoak Arotz-Eneara, 2. mailakoak Zarautzera , 3.ekoak Beirera, 4. mailakoak Ollora, 5.ekoak  Arantzara eta 6.eko ikasleak Zuhatzara joaten dira. DBHkoen kasuan, 1. mailakoak Irrisarriland ezagutzen dute, Igantzin, 2. mailakoak Lizarra, 3. mailakoak Burlatako igeriluak eta azkenik, DBH 4. mailako ikasleek etapa amaierako bidaia egiten dute.


  

Orokorrean irteera hauen kostua familiei dagokie ordaintzea baina kostua arintzearren, Ikastolak ere ahalegina egiten du gastuen ordainketan, garraioaren kostu osoa edo erdia  bere gain hartuz. DBH 4. mailakoen ikas-bidaiari dagokionez, ikasle guztiek izan dezaten aukera eta beraz, familiei zama ekonomikoa arintzeko, ikasleek DBHko lau urteetan, astez aste kuota bat ordaintzen dute eta hainbat ekintza burutzen dituzte: neguko azokan txerriaren zozketa, sagardo egunean edalontziak saldu, gazte festetan eta Sanmieletan bokadiloak saldu, jolas garaietan patata tortila saldu, polboroiak, bonboiak, kamisetak... saldu, ikasturte bukaerako festan bazkaria eta taberna...





LAS SALIDAS COMO HERRAMIENTA DE APRENDIZAJE


En la Ikastola Egape consideramos que el aprendizaje también se da fuera de la escuela. Como se recoge en nuestro Proyecto Educativo, durante el curso se llevan a cabo diversas actividades ofreciendo al alumnado desde Infantil la posibilidad de adquirir conocimientos en un entorno diferente. Hay que destacar la implicación del profesorado en este tipo de actividades.


Se organizan salidas de dos tipos: didácticas y de convivencia.


Las salidas didácticas tienen como objetivo profundizar en los conocimientos trabajados en clase que están  incorporadas en la programación. Para conocer más sobre estas salidas, traeremos algunos ejemplos: el alumnado de 3, 4 y 5 años recoge hojas para trabajar las estaciones del año y estar en contacto con la naturaleza. El alumnado de 1º de Primaria va a Ekainberri, el de 2º a Gaztelo, al caserío Trankatx y también a disfrutar de la Orquesta Sinfónica. El alumnado de 3º de Primaria visita el observatorio de Plaiaundi, el de 4º la ciudad de Donostia, 5º Iruñea y el alumnado de 6º, el Planetario, el museo Eureka, también visita la ciudad de Bilbao.


En el caso del alumnado de ESO, las salidas didácticas se organizan en torno a cada asignatura con el objetivo de completar los aprendizajes. En Educación Física, se va a la pista de hielo y a practicar piragüismo o stand up paddle. En ciencias, se visita Natur eskola, la planta de clasificación de Urnieta, la escuela de Formación Profesional de Usurbil, La semana de la ciencia y el Flysch de Zumaia, por ejemplo. En relación al aprendizaje del Inglés, el alumnado va a ver diferentes teatros y respecto a los estudiantes de Francés, suelen ir a las Landas.


También se participa en la actividad organizada por la asociación Tinko, “Zinema euskaraz” ya que mediante estas visitas la Ikastola mantiene relación con las diferentes organizaciones del municipio, además de impulsar el euskera.


En las salidas de convivencia  el alumnado estrecha lazos, se trabaja la cohesión de grupo, se afianzan las relaciones entre profesorado y alumnado, se trabaja la autonomía y además se conoce el entorno visitado. Estas salidas de convivencia se organizan para el alumnado de 5 años en adelante y en general suelen ser de dos días. En el caso del alumnado de  4º de ESO, se realiza el viaje de fin de curso de 6 días a Europa (Italia, Alemania, Francia...).


Así, el grupo de 5 años va a Astitz, el grupo de 1º de Primaria a Arotz-Enea, el de 2º a Zarautz, el de 3º a Beire, el de 4º a Ollo, el de 5º a Arantza y el grupo de 6º curso va a Zuhatza. En el caso de los grupos de ESO, el de 1º curso va a Irrisarriland, en Igantzi, el grupo de 2º a Lizarra, el de 3º a las piscinas de Burlata y el grupo de 4º curso al  viaje de fin de curso.


En general el gasto de estas actividades suele corresponder a las familias pero para facilitar el coste económico, la Ikastola aporta el importe total o parcial del transporte.


Para facilitar la financiación del viaje de fin de curso de 4º de ESO, el alumnado va poniendo una cuota semanal durante los cuatro años de la Secundaria. Además, se organizan diferentes actividades para financiar el viaje: sorteo del cerdo en la feria de invierno, venta de vasos en la Sagardo eguna, venta de bocadillos, venta de tortillas de patata en los recreos, venta de polvorones, bombones, camisetas… comida y bar en la fiesta de fin de curso, etc.



Comments