Berriak‎ > ‎

“Ireki Begiak, elkartu eta ekin”: boluntariotza (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 20 dic. 2018 0:46 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 20 dic. 2018 1:00 ]

4. DBH ikasleak “Ireki Begiak, elkartu eta ekin” boluntariotza eta gizarte parte-hartzearen inguruko sentsibilizazio programan parte hartzen ari dira.

Gaur egun gizartean nagusi diren balioen artean ez daude konpromisoa eta doakotasuna. Ezta gizaki ororen ongia/ona bilatzen duten ekimenetan edo herrigintzan inplikatzea ere. Hau horrela, boluntariotza eta doanik besteen alde, edo gizarte osoaren alde aktiboki aritzeko joerak  ondorengo belaunaldietara transmititzea arriskuan egon daiteke.


Programaren asmoa beraien ingurune hurbileko errealitateetara begiak ireki eta beraiek eskubide eta ardurak dituzten hiritarrak direla konturaraztea da batetik, eta errealitateaz jabetu ondoren gizartean esku hartzeko eta eraldatzeko duten botere eta ahalmenez konturaraztea bestetik.


Programa honen bitartez gainera, parte hartze hori errealitatean nola txertatzen den ikusi ahal izango da, entitate ezberdinek boluntarioekin dituzten programak ezagutuz, egunen batean pausoa ematera animatuko balira, nora jo edo nondik hasi jakin dezaten.


Programaren helburuak bi dira nagusiki:

1. Gazteei parte-hartzea eta boluntariotzaren berri eman, eta bere ingurune hurbilean aktiboki parte-hartzearen garrantzia azpimarratu.

2. Hiritar bezala gizartean dituzten arduraz hausnartu. Gazteei beren aisialdia, gizarte bidezkoagoa eraikitzeko espazio bezala aurkeztu.


Proiektua 3 fasetan burutzen da.

1. Hausnarketa fasea. Fase honen helburua gazteek beraien ingurune hurbileko errealitateari begiak irekitzea da. Dinamika baten bidez, bertan aurki ditzaketen arazo edo eraldatu/hobetu daitezken egoerak identifikatzea da.

2. Fase kritikoa. Lehen fasean landutakotik abiatuz, hiritar bezala beraien ingurune hurbilean intzidentzia izateko duten arduraz eta gizartean esku hartzeko eta eraldatzeko duten botere eta ahalmenez konturarazte izango du helburu.

3. Fase parte hartzailea. Fase honek parte hartze hori errealitatean nola txertatzen den ikustea du helburu, entitate ezberdinek boluntarioekin dituzten programak ezagutuz.



El alumnado de 4º de ESO están participando en un programa de voluntariado.


Abre los ojos, únete y ¡actúa!, es un programa de educación en valores, para fomentar diferentes formas de participación social, entre las personas jóvenes de Gipuzkoa, dirigido a centros educativos con estudiantes mayores de 15 años (bachillerato, formación profesional…).


Los valores que predominan en la sociedad actual están bastante alejados del compromiso y la gratuidad, o de la implicación en la construcción de una sociedad que busca el bien común. Con todo ello, es evidente el riesgo de que no se transmitan actitudes altruistas a las generaciones venideras.


La finalidad del programa es que conozcan su realidad más cercana, que se den cuenta de que son ciudadanos/as con derechos y responsabilidades, y que sean conscientes de que tienen la capacidad de intervenir en la sociedad y transformarla.


Mediante este programa además, podrán conocer como se traduce la participación en la sociedad, conociendo las entidades, sus actividades, y cómo trabajan las personas voluntarias en las mismas.


Los objetivos del programa son fundamentalmente dos:

- Dar a conocer al alumnado la existencia de diferentes maneras de participación ciudadana, y hablar sobre la importancia de participar actívamente en su entorno más cercano.

- Reflexionar sobre las obligaciones (deberes / responsabilidades) que tienen como ciudadanos/as y presentar al alumnado su tiempo libre como alternativa para construir una sociedad más justa.



El programa se realiza en tres fases, si bien se puede modificar y adecuar a las necesidades presentadas por el centro educativo:

1.- Fase reflexiva. Los/as alumnos/as harán un análisis de su realidad más cercana con sus profesores/as

2.- Fase crítica. Partiendo del análisis realizado en la fase reflexiva, se trabajará mediante una dinámica participativa preparada y dirigida por Gizalde, las reponsabilidades que tenemos como ciudadanos y ciudadanas.

3.-Fase participativa. En esta fase se dará la oportunidad de conocer movimientos asociactivos que trabajan con personas voluntarias.


Comments