Berriak‎ > ‎

IRAKURKETAREN ULERMENA HOBETZEKO FORMAZIOA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 10 ene. 2019 0:47 por Egape Ikastola BHI

Gaur egun, Egape Ikastola BHIk 2016-2020 eperako  Hizkuntza Proiektu bat badu indarrean, hizkuntzen tratamendu integral eta integratuaren ikuspegitik garatua. Urtero Proiektu horretan txertatuta ditugun jardueren ebaluazioa eta memoria egiten dugu eta konturatu gara gure proiektua borobiltzeko Irakurketa plana garatzea eta bertan txertatzea falta zaigula. Gainera, Erkidegoan azkenaldi honetan egin diren kanpo ebaluazioetako datuen arabera, gure gazteen ulermen mailak behera egin du. Hau guztia kontuan izanda, irakurketaren ulermena eraginkorra izateko, bi ildo nagusi lantzea erabaki dugu:  lehenengoa “Ikasteko irakurri” eta bigarrena, “Irakurzaletasuna garatu”.

Guzti hori aurrera eramateko irakasleon formazioa ezinbestekoa dugu eta honetan ari gara asteazken arratsaldetako hainbat  formazio saioetan. Hain zuzen ere, arlo ezberdinetako irakasleak ahozko eta idatziaren ulermenean trebatzen ari gara eta erabiltzen ditugun materialak egokitzen. Honetarako gaian aditua den Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) irakasle baten eskutik formazioa jasotzen ari gara.



FORMACIÓN PARA LA MEJORA DE LA COMPRENSIÓN LECTORA


Egape BHI cuenta con un Proyecto Lingüístico (2016-2020), desarrollado desde una perspectiva integral e integrada de las lenguas. Todos los años se evalúan las actividades que se llevan a cabo y se hace una memoria. Para completar nuestro proyecto vamos a desarrollar el Plan de lectura e incorporarlo en el mismo. Además, los resultados de las evaluaciones externas realizadas en la Comunidad Autónoma Vasca indican que el nivel de comprensión lectora de la juventud ha disminuído. Por todo ello, en Egape BHI hemos decidido trabajar dicha competencia teniendo en cuenta dos objetivos: “Leer para aprender” y  “Promover la afición a la lectura”.

Por tanto, es necesaria la formación del profesorado y estamos en ello, acudiendo a las sesiones de formación que realizamos los miércoles por la tarde con la ayuda de una profesora de La Escuela Universitaria de Magisterio (BAM). El profesorado de distintas áreas está trabajando diferentes estrategias para la adquisición de la comprensión oral y escrita y creando material para el aula.






Comments