Berriak‎ > ‎

INGELESA: BERDINENGANDIK IKASTEN (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 22 ene. 2019 6:19 por Egape Ikastola BHI
  

Ingeleseko ikasgaiaren lehen hiruhilekoan, 3. DBHko ikasleok iragarkien hizkuntza eta egitura aztertu dugu. Nola egiten da iragarki bat? Zer-nolako kodea erabiltzen da? Irudiek zer adierazten dute? Eta hitzek? Eta musika? Kontuan izan behar al da nor izango den hartzailea? Nola egituratzen da iragarki bat, hau da, zer-nolako gidoia du iragarki batek? Nola lor daiteke iragarki bat eraginkorra izatea? Eta zer irizpide behar dira ez dadin diskriminatzailea edota sexista izan?


Hori guztia aztertu ondoren, gure iragarkia sortzeari ekin genion, kontuan izanik zer ezaugarri izan behar dituen iragarki on batek.


Iragarkia egin ondoren, iragarkirik eraginkorrena zein zen erabakitzeko laguntza eskatu genien LHko 6. mailako ikasleei. Haiengana jo genuen haien iritzia jasotzeko. Gelan bertan azaldu genituen gure proiektuaren nondik norakoak, eta talde bakoitza saiatu zen azaltzen eta defendatzen zergatik zen bere iragarkia hoberena. Hainbat galdera egin genizkien, eta oso era egokian parte hartu zuten. Amaieran jakin izan genuen zein izan zen haien ustez iragarkirik hoberena.


Laguntza bikaina jaso genuen. Thanks a million for your help!





APRENDIENDO ENTRE IGUALES


El alumnado de 3 de la ESO hemos estado analizando el lenguaje y la estructura de los anuncios en el área de inglés. ¿Cómo se hace un anuncio? ¿Qué código debemos utilizar? ¿Qué nos indican las imágenes? ¿Y el texto escrito? ¿Y la música? ¿Hay que tener en cuenta al receptor a la hora de crear un anuncio? ¿Qué guión sigue un anuncio? ¿Cómo se consigue un anuncio efectivo? ¿Y qué criterios necesita para que no sea sexista o discriminatorio?


Tras trabajar todos estos aspectos, nos pusimos manos a la obra y creamos nuestro anuncio.


Después de crear nuestros anuncios, solicitamos la ayuda del alumnado de 6º de Primaria para decidir qué anuncio era el más efectivo. Fuimos a su clase y les explicamos nuestros proyectos, vieron nuestros anuncios y votaron por el mejor. Gracias a su ayuda supimos qué grupo realizó el mejor vídeo.


Recibimos una ayuda inestimable. Thanks a million!





Comments