Berriak‎ > ‎

IKASLE ETA TUTOREEN ARTEKO HARREMANAK SENDOTZEN (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 3 oct. 2019 0:23 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 3 oct. 2019 5:58 ]
  


Ostegunetik ostiralera bitartean, DBH 1. mailako ikasleek ohikoa den bi eguneko irteera burutu dute beraien tutoreekin. Irteera honen helburua taldekideen arteko kohesioa eta elkarbizitza suspertzea izaten da eta horretarako, bigarren urtez, IrriSarri Land Abentura Parkera joan dira. Parke hau, Nafarroako Bortziriak eskualdeko Igantzi herrian kokatua dago, Urnietatik 48 kilometroetara. 


Ikasle hauek, Egapeko hiru irakasleren ardurapean eta bertako hezitzaileen laguntzarekin, hainbat jarduera burutu dituzte. Lehenengo egunean, iritsi bezain pronto, Jolastokia eremuko jolas eta jarduerekin gozatu dute: puzgarriak, auto eta bizikleta zirkuituak, arku-tiroa, aireko indoor zirkuitua, txirrista erraldoia, areto-futbol eta saskibaloiko zelaia...


Bazkaldu ondoren, parkearen inguruko oinezko ibilbidean euskal mitologiaren hainbat pasarte ezagutu dituzte eta Zentzumenen Ibilbidea osatu dute. Bertan, testura ezberdineko gainazalak (harea, harria, egurra…) oin hutsik zapaldu eta sentitu dituzte. 


Bigarren egunean, berriz, tirolina eta disc-golf jardueretan parte hartu dute. Azken honetan, disko hegalari batekin (frisbee) hainbat saskiz osatutako ibilbidea osatu behar izan dute. 


Esperientzia berriak bizituz, naturaz gozatuz eta lagun artean une dibertigarriak bizitzeko aukera paregabea izan dugu egun hauetan!



REFORZANDO LA RELACIÓN ENTRE EL ALUMNADO DE 1º DE DBH Y SUS TUTORAS


Entre el jueves y el viérnes de esta semana, el alumnado de 1º  de DBH ha realizado junto a sus tutoras la excursión de dos días habitual a principio de curso. Esta salida tiene el objetivo de fomentar la convivencia y reforzar la relación entre los integrantes de los grupos de primer curso. Para ello se han desplazado hasta el Parque de Aventura IrriSarri Land, situado en Igantzi en la comarca navarra de Bortziriak, a 48 kilómetros de Urnieta. 


Durante estas dos jornadas, el alumnado, acompañado por 3 profesoras de Egape, ha participado en diversas actividades lúdicas y formativas con la ayuda de varios monitores/as del parque. El primer día, nada más llegar, disfrutaron de los juegos y actividades del espacio Jolastokia con castillos hinchables, circuitos para bicicletas, tiro con arco, circuito aéreo a cubierto, chirristra gigante, campo de fútbol sala y baloncesto.


Por la tarde, después de comer, realizaron a pie un recorrido mientras recibían distintas explicaciones sobre mitología vasca. Asimismo, completaron el Circuito de los Sentidos donde, descalzos, pudieron experimentar con las sensaciones provocadas al pisar superficies de distintas texturas (arena, piedra, madera…).


El segundo día han disfrutado de las actividades en torno a la tirolina y el disc-golf. En esta última actividad han tenido que completar un circuito con canastas donde debían encestar un disco volante (frisbee). 


Sin lugar a dudas, la experiencia de convivir con amigos/as y disfrutar de momentos inolvidables en un entorno natural ha resultado para todos/as nosotros/as de lo más enriquecedora. 




Comments