Berriak‎ > ‎

IKASLEEK PROZESU DEMOKRATIKO ERREALA JARRI DUTE MARTXAN (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 13 jun. 2019 0:51 por Egape Ikastola BHI

Egape Ikastolaren helburuetako batzuk ikasleek ikasitakoak zentzu praktikoa izatea eta herrian eragina izatea dira. Helburu horiekin, Gizarte eta Balio Etikoak ikasgaietan, Jolas eta Ekin elkartearekin eta Udalaren kolaborazioari esker, Ikasketa Zerbitzuaren bidez ikasgelan landutako ezagutzak errealitatean praktikan jarri ditugu.

DBH 1. mailan, Demokraziaren gaia ikasi ondoren, prozesu demokratiko erreal bat egin dugu herriko gaztei bideratuta, Urnietako Udaletxearekin elkarlanean. Horretarako ikasleek talde kooperatiboetan Urnietako herrian gazteen beharrak eta gustuak aztertu eta gero udaletxean gazteentzat bideratutako hainbat ekintzen edo eraikinen inguruko proposamenak aurkeztu dituzte.

Proposamen horiek ahalik eta gehien zehazten saiatu dira: bakoitza zertan datzan esanez, zergatik uste duten beharrezkoak direla, eraikin edo ekintza hauek non kokatuko diren eta inguruko herrietan izandako antzeko ekintza arrakastatsuen adibideak aipatu dituzte.

Ondoren, proposamen horiek guztiak bideo motz batzuen bidez defendatu dituzte eta Urnietako 12-14 urteko gazteei bidali zaizkie, proposamen hoberenak aukeratzeko. Ikasleek modu honetara, demokraziaren funtzionamendua gertutik bizitzeko aukera izango dute. Amaitzeko, aukeratuak izan diren proposamenak udaletxera eraman dituzte ekainaren 11an eta bertan alkatearen edo zinegotzien aurrean azaldu dira aurrez eskatutako bilera batean eta eskaerei sarrera ofiziala eman zaie.

 

 

EL ALUMNADO HA LLEVADO A CABO UN PROCESO DEMOCRÁTICO REAL.

 

Algunos de los objetivos de Egape consisten en que los conocimientos trabajados en el aula tengan un valor práctico y además que el alumnado participe activamente en el entorno más cercano.

 

En  las áreas de Geografía - Historia y Valores Éticos se han llevado a cabo una campañas con la cooperación de varias asociaciones del pueblo y el grupo “Jolas eta Ekin” teniendo así la oportunidad de llevar a la práctica los conocimientos trabajados en el aula.

El alumnado de 1º  de ESO, después de trabajar la Democracia,ha llevado a cabo un proceso democrático real dirigido a la juventud de Urnieta en cooperación con el Ayuntamiento . Para ello, ha examinado las necesidades y gustos de la juventud de Urnieta y ha propuesto al Ayuntamiento la organización de diferentes actividades y/o la construcción de instalaciones que responden a las necesidades de la juventud. Las propuestas de han especificado con detalle, explicando en qué consisten, por qué creen que son necesarias, la ubicación de las instalaciones y también han expuesto iniciativas interesantes llevadas a cabo en otros pueblos.



Comments