Berriak‎ > ‎

IKASKETA ZERBITZUA: EUSKARA ARLOKO PROIEKTUA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 29 nov. 2018 4:13 por Egape Ikastola BHI
 

DBH 4 . mailako ikasleak hainbat ekimen burutzen ari dira Euskara arloko proiektuaren inguruan. Honen helburua da tokiko komertzioa indartzea eta Urnietarrak herrian  bertan erosketak egitera animatzea.


Honela, prestatzen aritu diren kanpainari hasiera eman zioten ostiral arratsaldean, azaroaren 23an.

LH ko ikasle eta familiekin batera jarduera ezberdinak burutu zituzten gai honen inguruan sentsibilizatzeko: argazki ginkana, herri kirolak eta bi panel margotu zituzten, bata ikasleek eta bestea familiek. Mokadu eder batekin eman zioten bukaera ekitaldiari. Aipatu beharra dugu, ikasleen partaidetza eta inplikazioa ezinbestekoak direla horrelako iniziatibak  aurrera eramateko. Ekintza honetan, ikasleek jai zuten arratsaldean, gogotsu aritu ziren lanean. Aurrera begira beste hainbat ekitaldi ere burutuko dituzte Eguberrriak bitartean.



PROYECTO INNOVADOR DE APRENDIZAJE-SERVICIO

El alumnado de 4º de ESO está llevando a cabo varias iniciativas dentro del Proyecto del área de Euskara con el fin de promover el comercio local y fomentar las compras en las tiendas de Urnieta.


El pasado viernes se le dio  comienzo a esta campaña de forma lúdica, con el fin de sensibilizar a l@s  participantes. Para ello se llevaron a cabo diferentes actividades: ginkana fotográfica, deportes rurales y se pintaron dos paneles con la participación del alumnado y las familias. Finalizaron el acto con una rica merienda. Hay que destacar que la participación e implicación del alumnado es imprescindible para llevar a cabo este tipo de iniciativas ya que se involucraron con gran interés en la tarde del viernes, siendo festivo para ell@s.

De aquí en adelante y hasta las fiestas navideñas se realizarán más actividades.





Comments