Berriak‎ > ‎

IKASKETA ZERBITZUA EGAPEN (Abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 23 may. 2019 0:26 por Egape Ikastola BHI
  

Egape Ikastolaren helburuetako batzuk ikasleek ikasitakoak zentzu praktikoa izatea eta herrian eragina izatea dira. Helburu horiekin, Gizarte eta Balio Etikoak ikasgaietan, InteRed GGKEk garatzen duen Jolas eta Ekin proiektuarekin bat eginik eta herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, bi kanpaina jarri ditugu martxan.

 

Bi proiektuak Geografia -Historia arloko programazioetan txertatu ditugu eta Ikasketa Zerbitzuaren bidez ikasgelan landutako ezagutzak errealitatean praktikan jartzeko aukera ematen digu.

 

Batetik, DBH 1. mailan, Demokraziaren gaia ikasi ondoren, prozesu demokratiko erreal bat egingo dugu herriko gaztei bideratuta, Urnietako Udaletxearekin elkarlanean. Horretarako ikasleek talde kooperatiboetan Urnietako herrian gazteen beharrak eta gustuak aztertu eta gero udaletxean gazteentzat bideratutako hainbat ekintzen edo eraikinen inguruko proposamenak aurkeztuko dituzte.

 

Proposamen horiek ahalik eta gehien zehazten saiatu beharko dira: bakoitza zertan datzan esanez, zergatik uste duten beharrezkoak direla, eraikin edo ekintza hauek non kokatuko diren eta inguruko herrietan izandako antzeko ekintza arrakastatsuen adibideak aipatuko dituzte.

Ondoren, proposamen horiek guztiak bideo motz batzuen bidez defendatuko dituzte eta hauek Urnietako 12-14 urteko gazteei bidaliko zaizkie, proposamen hoberenak aukeratzeko. Ikasleek modu honetara, demokraziaren funtzionamendua gertutik bizitzeko aukera izango dute. Amaitzeko, aukeratuak izandako proposamenak udaletxera eramango dira eta bertan alkatearen edo zinegotzien aurrean azalduko dira.

 

Bestetik, DBH 3.mailako ikasleek, Kongoren aldeko kanpaina bat abiaraziko dute ahalik eta telefono mugikor gehien biltzeko. Horrela, Kongoko Errepublika Demokratikoko herritarren bizimodua hobetzea helburu duen Alboan GKE-ak martxan jarritako “Gatazkarik gabeko teknologia” kanpainan lagunduko dute, hain zuzen ere, Kongok duela 20 urte baino gehiagotik bizi duen koltanaren (gure mugikorrak egiteko beharrezkoa den minerala) erauzketaren inguruan sortutako gatazka-minerala salatu eta amaiera ematen laguntzeko. Beste ekintza batzuen artean, gure ikasleek birziklatze-ontziak jarriko dituzte herriko hainbat lekutan, eta mugikorren birziklapenetik lortutako etekin ekonomikoa Kongoko gatazka armatuak eragin dituen errefuxiatuei eta sexu bortizkeria jasandako emakumeei laguntzeko proiektuak finantzatzeko erabiliko da.


Ekimen honen bidez, telefono mugikorren erabilera arduratsua bultzatu nahi dugu, birziklatzea sustatuz, mugikorren osagaien %90 birziklagarria baita,  eta mineralak erauzteko beharra txikituz. Mugikorrak erabiltzeari uko egiteko asmorik eduki ez arren eta gailu elektronikoek komunikazioaren gizartean ekartzen dizkiguten onurak alde batera utzi gabe, kanpaina honen bidez mineral horiek baldintza duinetan erauztea, giza eskubideak errespetatuz, eta ez daitezela erabili gerra finantzatzeko eta gatazka betikotzeko eskatzen dugu.

 

Geure ikasleek, gainontzeko herritarrek bezala, badute zer esanik etorkizuna hobetzeko.


Vídeo de YouTube


APRENDIZAJE SERVICIO EN EGAPE

 

Algunos de los objetivos que tenemos previstos en Egape consisten en que los conocimientos trabajados en el aula tengan un valor práctico y  tengan repercusión en el pueblo.

En  las áreas de Geografía - Historia y Valores Éticos se han llevado a cabo dos campañas con la cooperación de varias asociaciones del pueblo y el proyecto “Jolas eta Ekin” desarrollado por InteRed GGKE.

 

Estos proyectos son parte de nuestra programación en el área de Geografía-Historia y con la colaboración de “Jolas eta Ekin” tenemos la oportunidad de llevar a la práctica los conocimientos trabajados en el aula.

 

Por un lado, en 1º  de ESO, después de trabajar la Democracia, vamos a llevar a cabo un proceso democrático real dirigido a la juventud de Urnieta en cooperación con el Ayuntamiento . Para ello el alumnado examinará las necesidades y gustos de la juventud de Urnieta y propondrá al ayuntamiento diferentes actividades e instalaciones que respondan a las diferentes necesidades de la juventud. Deberán especificar con detalle las propuestas, explicando en qué consisten, por qué creen que son necesarias, la ubicación de las instalaciones y expondrán diferentes iniciativas que se han llevado a cabo en distintos pueblos.

 

Estas propuestas las defenderán mediante vídeos y se enviarán a la juventud de  12-14 años para que hagan una selección de las mejores. De esta manera el alumnado tendrá opción de conocer de cerca el funcionamiento del sistema democrático. Para terminar, les presentarán a los concejales y al alcalde las propuestas elegidas.

 

Por otro lado, el alumnado de 3º de la ESO pondrá en marcha una campaña a favor del Congo, cuyo objetivo es reunir el mayor número posible de teléfonos móviles. De esta manera, colaborarán en la campaña “Tecnología libre de conflictos” puesta en marcha por la ONG Alboan, que tiene como propósito mejorar el modo de vida de la población de la República Democrática del Congo, precisamente para denunciar y ayudar a poner fin a un conflicto mineral causado entorno a la extracción del coltán, un mineral necesario para la producción de todos nuestros teléfonos móviles. Entre otras actividades, nuestr@s alumn@ colocarán varios puntos de reciclaje de móviles en Urnieta, y el dinero obtenido del reciclaje se destinará a financiar proyectos que ayuden a los/las refugiados/refugiadas víctimas del conflicto.


A través de este proyecto queremos promover un uso de teléfonos móviles responsable, fomentando su reciclaje, ya que el 90% de los componentes de los teléfonos son reciclable, y reduciendo, de esa manera, la necesidad de su extracción. No siendo el principal objetivo de esta campaña la renuncia al uso de los móviles y siendo conscientes de los beneficios de los aparatos tecnológicos en la sociedad de la comunicación, a través de esta campaña reclamamos que los minerales sean extraídos en condiciones dignas, respetando los derechos humanos, y que no se utilicen para financiar la guerra y perpetuar el conflicto.

 

La voz de nuestro alumnado, así como la del resto de los/las habitantes,  es significativa para un mejor futuro.


Vídeo de YouTube





Comments