Berriak‎ > ‎

IDAZLEA IZANGO NAIZ, ZERGATIK EZ? (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 27 mar. 2019 4:56 por Egape Ikastola BHI

Aurten ere, Egape BHIko 2. DBHko hainbat ikaslek parte hartu dute Coca Cola fundazioak urtero antolatzen duen narrazio laburren lehiaketan. Egia esan, ostiral honetako irteera  zabalagoa den jarduera baten beste urrats bat izan da. Aktibitate honen helburua da ikasleek istorio erakargarriak kontatzeko gaitasuna eta trebezia bereganatzea.

Unitate honetan zehar, hainbat eduki errepasatzeko aukera izan dugu: narratzaile motak, egon daitezkeen egiturak, nola tratatu denbora, espazioaren garrantzia, bakoitzaren estiloa… Horretarako maisurik hoberenak erabili ditugu, hau da, eredu on batzuen aukeraketa eta irakurketa.

Jarraian, ikasle bakoitzak bere istorioa irudikatu eta idatzi behar izan du. Ai, zein zaila den erabakitzea nork egin duen hoberen! Idazlan batean estiloarekin geratzen zara, beste batean istorioarekin, bestean naturaltasuna nabarmenduko zenuke, eta gehienetan, borondatea… Uzten badiegu, nerebeek hamaika istorio dituzte guri helarazteko. Azkenean, bakarrik gutxi batzuk joan daitezke lehiaketara, hala ere, denek merezi dute gure zorionik beroena egindako lanarengatik.

Eta sariari buruz zer? Saririk hoberena ilusioa, dudarik gabe!

Aprendiendo a ser escritores


Una vez más, los alumnos/as de 2º de ESO de Egape BHI han  participado en el conocido concurso de relatos organizado por Coca Cola. La jornada de este viernes no ha sido  más que un paso más dentro de una actividad más amplia que consiste en ir adquiriendo habilidad y destreza a la hora de contar una historia entretenida e interesante.


Previamente, en las clases de preparación, hemos repasado conceptos como tipo de narrador, la estructura, el paso del tiempo, la importancia del espacio, el estilo… Para ello hemos tenido los mejores maestros, ni más ni menos que  la lectura de algunos relatos que nos mostraban en sí mismos cómo se puede hacer un buen relato.


A continuación, cada uno/a debía imaginar y contar  su propia historia, reflejando en el papel lo que habían aprendido. ¡Qué difícil elegir quién lo ha hecho mejor! De uno te quedas con el estilo, de otro destacas la imaginación,  de otros la frescura, y en la mayoría, la voluntad… Sin duda, estos chavales de 13 y 14 años siempre tienen algo interesante que contar. Finalmente, solo pueden ir unos pocos, de todas formas, queremos felicitar y agradecer a todos/as por el buen trabajo realizado.


¡Ah! Algunos os preguntaréis por el premio. ¿El premio? La ilusión, sin ninguna duda.


Comments