Berriak‎ > ‎

HEZKIDETZA PRESENTE GABONETAN ERE (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 20 dic. 2018 1:05 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 20 dic. 2018 1:32 ]

Gabonak gertu ditugun honetan, joko, jostailu, bideojoko eta liburuek duten garrantziaz hausnartzea ezinbestekoa da.

Publizitate kanpainek estereotipoz beteriko irudia islatzen dute eta ematen dituzten genero rol klasikoek ez dute laguntzen benetako berdintasuna lortzen.

Ez dago gure esku komunikabide eta publizitatearen mezuak aldatzea, baina bai haien aurrean kritiko jokatzea.

Hemen duzue hausnarketarako bideo interesgarri bat: “Sexismo en la publicidad”

Joko eta bideojoko egokiak aukeratzeko unean, kontuan izan behar ditugu kalitatea, adina eta lantzen dituzten jarrera edo baloreak.

Ez da inposatze kontua, ez da debekatze kontua, ez da inor gogoz kontra eramate kontua. Bai, ordea, pertsonen arteko harreman eredu berriak eskaintzea eta “hau neskena da” eta “hau mutilena da” dualtasuna gainditzea.

Irizpideak hauek dira:


  • Kooperazioa eta laguntasuna sustatzea.

  • Dibertigarria eta jolasteko gogoa piztea.

  • Jakin-mina eta sormena garatzen laguntzea.

  • Eredu sexistak eta indarkeria EZ bultzatzea.

  • Jolasaren eta jokoaren helburua ondo pasatzea izatea.

  • Berdinen arteko harremanak eta komunikazioa bultzatzea eta sendotzea.

  • Pentsatzeko ahalmena eta arazoei aurre egiteko baliabideak topatzen laguntzea.

  • Berdintasunean oinarritutako eredu berri bat bultzatzea.

  • Edozein umek erabili ahal izatea, hau da trebetasunik ez izanda ere inor baztertzeko aukerarik ez ematea.


Ezin dugu ahaztu haur eta gazte literatura. Gazteek liburuetan islatzen diren pertsonaiekin eta egoerekin bat egiten dute, beraz edozein liburu edo ipuin aukeratu baino lehen kontuan izan behar ditugu ondorengo hauek:


  • Izenburuetan, marrazkietan, eta ekintzetan generoen arteko oreka.

  • Hizkuntza, jarduerak eta estereotipo sexistarik ez egotea

  • Rol klasikoak (mutila ausarta... eta neska menpekoa...) transmititzen ez dituena.


Gabon garaia kontsumismo garaia denez, ikastetxetik opari ez sexistak egitera  animatzen zaituztegu.


Vídeo de YouTube


LA COEDUCACIÓN PRESENTE EN LAS NAVIDADES

En estos días previos a  la Navidad es importante reflexionar sobre la importancia de los juegos, videojuegos y libros.

Los medios de comunicación siguen bombardeandonos con campañas de publicidad cargadas de estereotipos que no  ayudan en nada a lograr la igualdad .

No está en nuestras manos cambiar los mensajes de los medios de comunicación y publicidad pero sí ser crític@s ante ellos.

Aquí tenéis un video para reflexionar:   “Sexismo en la publicidad”


A la hora de elegir el juego o videojuego adecuado, debemos tener en cuenta la calidad y los valores positivos que trabajan. No es cuestión de imponer, ni de prohibir, ni de ir en contra de la voluntad de cada un@. Pero sí quisiéramos superar la dualidad de “esto es para chicas” y “esto es para chicos”, ofreciendo nuevos modelos de igualdad de género.

Los criterios a tener en cuenta son los siguientes:


- Que inciten el compañerismo.

- Que sean divertidos y que incentiven las ganas de jugar.

- Que ayuden a desarrollar la curiosidad y la creatividad.

- Que eviten modelos sexistas y no potencien la violencia.

- Que refuercen la comunicación y las relaciones entre iguales.

- Que potencien el pensamiento y la búsqueda de resolución de problemas.

- Que promuevan modelos de igualdad.

- Que puedan ser usados por cualquier persona indistintamente, sin necesidad de tener ninguna habilidad específica evitando de esta manera cualquier tipo de discriminación.


No debemos olvidar la literatura infantil y juvenil. La juventud tiende a identificarse con los personajes y situaciones que se plantean en los libros, por lo que antes de elegir un libro hemos de tener en cuenta:


  • Que haya equilibrio de género entre personajes en el título, en las imágenes y las acciones.

  • Que utilice el lenguaje, acciones y estereotipos no sexistas.

  • Que no reproduzcan los roles clásicos (chico valiente, chica sumisa...).


Siendo las Navidades fechas de gran consumo,  desde el centro os animamos a hacer regalos no sexistas.



Comments