Berriak‎ > ‎

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 16 ene. 2019 3:01 por Egape Ikastola BHI

Udaleko Ongizate-sailarekin elkarlanean, urtero bezala, DBH 2. eta 4. mailako ikasleak Heziketa afektibo-sexualaren inguruan 6 orduko formazioa jaso dute “Harremanak Hezkuntza Elkarteko”  adituen eskutik.


Ikasleen heziketa integralean ezinbestekoa da sexuen hezkuntza, hezkidetza eta bizikidetza egitasmoak bultzatzea, pertsonari, identitateei, izanari, emozioei eta harremanei espazioa atsegina eta ulerkorra eskainiz.

Gizon eta emakume bezala bizitzan zehar nola joaten garen eraikitzen ulertzen laguntzen zaie eta horretan gizarteak, familiak, eta inguruak duen eragina ikustarazteko jarduerak egiten dituzte.


Horrela, ezagutzaren ondorioz,  gure burua maitatuz, ditugun ñabardurak eta berezitasunak agertuz, elkarrekiko harremanak atseginagoak, laguntzaileagoak eta aberatsagoak izateko aukera eskaintzen zaigu.

Gainera, formazio saio hauetan  gure ikasleei dituzten zalantzak eta kezkak adituen eskutik argitzeko aukera paregabea zabaldu zaie.



EDUCACIÓN AFECTIVO-SEXUAL


En colaboración con el Departamento de Bienestar del Ayuntamiento, el alumnado de 2º y 4º de Secundaria ha recibido una  formación de seis horas, en Educación afectivo-sexual por parte del grupo de profesionales “Harremanak Hezkuntza Elkartea”.


Para una educación integral del alumnado es necesario impulsar la coeducación, la educación sexual y la convivencia ofreciendo a las diversas personas, identidades, modos de ser, emociones y relaciones un espacio agradable y comprensivo.


Se les ayuda a entender cómo nos vamos construyendo como mujeres y hombres a lo largo de la vida y la influencia que en ello tiene la sociedad, la familia y el entorno.

Una vez conocidas todas esas circunstancias, tenemos que fortalecer la autoestima, exponer los matices y circunstancias de cada cual para poder construir relaciones agradables, enriquecedoras y basadas en el buen trato. Además han tenido la oportunidad de exponer y aclarar sus dudas, por parte de l@s profesionales.






Comments