Berriak‎ > ‎

GURE HELBURUA: ELKARREKIN BIZITZEN ETA HEZITZEN IKASTEA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 5 jun. 2019 1:04 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 5 jun. 2019 1:05 ]
 
   


Inklusioa da EAEko hezkuntza-sistemaren ardatza” (Curriculum Dekretua). Kontzeptu horrek berarekin dakar ikasle desberdinak (ahalmenez, interesez, motibazioz, kulturaz, hizkuntzaz, gizarte jatorriz edo beste zernahi aldez), elkarrekin lan egin eta batak bestearengandik ikas dezaten ahalbidetzea: gure ikasleak lankidetzan eta elkarlanean aritzea, elkarri laguntzea, ikasketetan ikasle guztiak aurrera egitea. Hori, jakina, kontuan izanik nork bere ahalmenak dituela eta gaitasun horiek ahalik eta gehien garatzeko helburuz garatzen dela proiektua. Egitasmo honi Ikasi Kooperatzen/Kooperatuz Ikasi (IK/KI) deitzen diogu.

Esan beharra dago IK-KI metodologiaren ezarpenarekin Egape Ikastola ikastetxe askorentzat erreferente bilakatu dela, hainbatetan beste ikastetxeetako irakasleriarekin gure esperientzia partekatzera deitu baitigute.

IK/KI metodologiaren helburua da jakintza akademikoa eskuratzeaz gain, ikasleak edozein bizitza-egoeretan konpetentea izatea lortzea:

  • Hitzez eta hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko

  • Ikasten eta pentsatzen ikasteko

  • Elkarbizitzarako

  • Ekimenerako eta ekiteko

  • Norbera izaten ikasteko


Eta hauetaz gain, diziplina ezberdinekin lotutako konpetentziak ere eskuratu behar dituzte: Hizkuntza eta Literatura, Matematika, Zientzia, Teknologia, Gizarte eta herritartasuna, Artea eta Konpetentzia motorra.

Berez, ikasketa kooperatiboa eredu metodologiko bat dugu. Ikasleak talde heterogeneo txikietan jartzen ditugu lanean, errendimendu eta ahalmen ezberdinak dituzten ikasleak elkartzen ditugu, irakaslearen gidaritzapean. Erabilpen didaktiko eta jarduera-egitura multzo anitzaz baliatzen gara halakoetan berdintasunezko parte hartzea ahalik eta gehien ziurtatzeko (taldekide guztiek parte hartzeko aukera berdinak izan ditzaten), eta beraien arteko aldibereko elkarreragina indartzeko.  Taldean lan egiten ikasteaz gain, taldekideen arteko konplizitatea indartzen dugu eta guztiei proposatutako edukiak ikasteko aukera zabaltzen diegu, norberaren ahalmenak neurri gorenera eramanik.

Proiektu honen baitan gure ikasleak honako alde hauek garatzen dituzte:  kooperatzen ikasten dute, taldekide guztiek parte hartzean, guztien emaitzek hobera egiten dutela ohartarazteko aukera ematen die, ikastalde inklusiboak lortzen dira, alegia: bestea ulertzen ikasten dute, bestearen beharrak zeintzuk diren identifikatzen ahalegintzen dira, bestea laguntzen saiatzen dira, erantzukizunak hartzen eta partekatzen dituzte eta taldeko partaide izanik,  lehenik, lana autonomiaz egiten eta, ondoren,  taldearekin partekatzen ikasten dute. Gainera, autoerregulaziorako mekanismoak ere barneratzen dituzte: konpetentziak ebaluatzeko irizpideak eta adierazleak taldean adosten baitituzte.

Egape Ikastolan badaramatzagu urte batzuk IK-KI metodologiaren bidez lan egiten. HH eta LH-n hasitako ibilbideak DBH-n jarraipena du. Urtez urte maila eta arlo ezberdinetara zabaldu eta orokortu den metodologia dugu.


Bigarren hezkuntzan, ikasturte hasieran “Ongi Etorri Planean” txertatuta ditugun hainbat jarduera eta dinamiken bidez ikasleen elkar ezagutza eta talde kohesioa indartzen dugu. Honetaz gain, Tutoretza Planean ere, hainbat dinamika eta jarduera txertatuta ditugu tutoreek ikastaldeekin tutoretzetan, talde kohesioa eta talde lanaren garrantzia lantzeko, besteak beste.

EKI proiektuan (LH 6. eta DBH) ere, bakarkako lanaz gain, talde kooperatiboen bidezko lanketa  bultzatzen dugu. Horretarako hainbat  jarduera eta proiektu egituren bidez lantzen ditugu. Irakasleok ikasturtean zehar hainbat formazio saioetan egitura ezberdinen ezagutzan sakontzen dihardugu, gure esperientziak partekatuz eta  sortu dugun web orriaz baliatuz.

https://lh6.googleusercontent.com/xiQSaAA59OtvQPXIDhdKvATcV1taF0L7p980mZ3yTtDXt0GEh2nvphg5SuhnFS4up0N3uEshD5CmEA3N0o2hGXrx-Gt-qEp0ZYg1KnzJoS6FLHp0mvg4nvyoOdl1alA9qO8Tf-nA

Ikasleak lan kooperatiboa autorregulatzen eta baloratzen joaten dira Talde Planean ezarriak dituzten taldeko helburuak, konpromiso pertsonalak eta rolen balorazioak eginaz. Aurten, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan maila guztietako arlo gehienetan Talde Planak txertatuta ditugu eta ikasleen azken emaitzetan edota konpetentzien balorazioetan bere pisua izan du.

Ikasturte bukaeran, beste hainbat proiektu edota jardueren inguruan bezalaxe eta beti ere hobetzeko asmoz, irakasleen balorazioak eta proposamenak jasotzen ditugu datorren ikasturtean gure praktika hobetzeko eta aurrerapauso berriak emateko. Honela, urtez urte, berrikuntzak bideratzen ditugu: Talde plana (talde txikiaren lana) ebaluatzeko tresna digitala sortu dugu, web orria etengabe osatzen dugu, irakasleriaren formazioa berrikusten dugu….


IK-KI (COOPERAR PARA APRENDER / APRENDER A COOPERAR) EN EGAPE

“La inclusión es fundamental en el sistema educativo de la CAV” (Decreto Curricular), todo el alumnado tiene derecho a obtener resultados óptimos. No es suficiente asimilar conocimientos académicos, el alumnado debe ser competente ante situaciones de la vida diaria:

  • Adquirir la competencia para la comunicación verbal, no verbal y digital,

  • Aprender a aprender y  pensar

  • Convivir

  • Tener iniciativa y espíritu emprendedor

  • Aprender a ser.


Además deben trabajar las competencias básicas disciplinares como la competencia en comunicación lingüística y literaria, matemática, científica, tecnológica, social y cívica, artística y motora.

El desarrollo de las competencias básicas requiere la estructura cooperativa en el aula, modificar la metodología y este es el compromiso que el profesorado de la Ikastola Egape hemos tomado. Mediante el aprendizaje cooperativo potenciamos el aprendizaje de todos los contenidos y también de los contenidos más específicos de cada una de las áreas del currículum. Propiciamos la interacción entre l@s participantes en torno al trabajo en equipo facilitando la interacción, de modo que entre el alumnado se da una relación más intensa. Tod@s colaboran y cooperan, se ayudan, para alcanzar el objetivo común de progresar en el aprendizaje, cada un@ hasta el máximo de sus posibilidades.

En la Ikastola Egape llevamos años trabajando con esta metodología. El recorrido que se empieza en Educación Infantil, sigue en Primaria y se extiende a la ESO, ampliándose y generalizándose de año en año a diferentes cursos y áreas. Es importante resaltar que la Ikastola Egape se ha convertido en un referente respecto a la implantación de esta metodología sobre todo en la etapa de Secundaria donde la implantación de la Enseñanza Cooperativa adquiere mayor complejidad y esto nos ha llevado a compartir nuestra experiencia con profesionales de otros centros educativos.

En Egape Ikastola, comenzamos el curso trabajando la cohesión de grupo mediante actividades y dinámicas que tenemos incorporadas en el Plan “Ongi Etorri”. Además durante el curso, en las sesiones de Tutoría, llevamos a cabo actividades que fomentan un “clima” favorable en el aula, y damos importancia al trabajo cooperativo.

Con el Proyecto EKI (6º de Primaria y ESO), además del trabajo individual fomentamos el trabajo en equipo mediante estructuras cooperativas. Para ello, el profesorado participamos en sesiones de formación, compartiendo experiencias y profundizando en esta metodología y utilizamos entre otros recursos, la web que hemos creado.  

https://lh6.googleusercontent.com/xiQSaAA59OtvQPXIDhdKvATcV1taF0L7p980mZ3yTtDXt0GEh2nvphg5SuhnFS4up0N3uEshD5CmEA3N0o2hGXrx-Gt-qEp0ZYg1KnzJoS6FLHp0mvg4nvyoOdl1alA9qO8Tf-nA

Además el alumnado va autorregulándose como equipo mediante la reflexión y valoración de los roles, objetivos o compromisos grupales e individuales fijados en el  Plan de Equipo. Los Planes de equipo los llevamos a cabo en la mayoría de las áreas de todos los cursos de la ESO y tienen repercusión tanto en la valoración global de la asignatura como en la de las competencias trabajadas durante el curso.



Comments