Berriak‎ > ‎

GURASOEN ORDEZKAPENAREN ERABERRITZE-PROZESUA ESKOLA KONTSEILUAN (OOG). HAUTAGAIEN AURKEZPENA. (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 18 oct. 2018 6:25 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 18 oct. 2018 6:33 ]
Hezkuntza Sailak dagoeneko plazaratu du ikastetxe publikoetako Ordezkapen Organo Gorenak (OOG) edo Eskola Kontseiluak partzialki eraberritzeko prozesua zuzentzen duen arautegia.

Aurrera jarraitzeko ezinbestekoa den lehen fase honetan hautagaiak aurkeztu behar dira. Erakunde nagusi honen garrantzia denok ezagutzen dugu, bertan Ikastolari dagozkion arazo eta zeregin garrantzitsuenak eztabaidatzen eta onartzen baitira: Ikastolaren Urteko Egitasmoa, plangintza ekonomikoa, ekintza osagarriak, eskola egutegia, e.a.

Beraz, inork bere burua aurkezteko interesik badu, Ikastolako Zuzendaritzan eman dezala izena.

Hezkuntza Sailak emandako argibideen arabera eta Hauteskunde Batzordeak hartutako erabakiarekin bat, hautagaia aurkezteko duzuen epea urriaren 26an bukatuko da eta hauteskundeak azaroaren 14tik 16ra bitartean izango lirateke (beti ere hautagaiak aurkezten badira).

Aurrerantzean prozesu honi buruzko informazioa ematen jarraituko dugu.

ANIMATU!!!

                  


RENOVACIÓN PARCIAL DE LA REPRESENTACIÓN FAMILIAR EN EL CONSEJO ESCOLAR (OMR). PRESENTACIÓN DE CANDIDATURAS.  


El Departamento de Educación ha hecho público el procedimiento para la renovación parcial de los Órganos Máximos de Representación o Consejos Escolares de los Centros públicos.


La primera fase de este proceso, imprescindible para seguir con el mismo, consiste en la presentación de candidaturas. Todos conocemos la importancia del Consejo Escolar, ya que en el mismo se plantean y se toman decisiones que afectan tanto a la organización como al funcionamiento de la Ikastola: Plan Anual, gestión económica, actividades complementarias, calendario escolar, etc.

Por tanto, si os animáis a presentaros como candidatos/as, hacedlo saber a la Dirección del Centro.

Según las instrucciones remitidas por el Departamento de Educación y las decisiones adoptadas por la Junta Electoral, el plazo de presentación de candidaturas concluye el 26 de octubre. Dependiendo de si se presentan candidatos/as, las elecciones tendrían lugar entre los días 14 y 16 de noviembre.

Seguiremos informando sobre la marcha del proceso.

¡¡ANIMAOS!!





Comments