Berriak‎ > ‎

GIZA GARAPEN JASANGARRIAREKIN LOTUTAKO HITZARMENA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 24 sept. 2019 4:43 por Egape Ikastola BHI


Ikasturte hasieran EGAPE Ikastolak azken urteotako bere hitzarmena Jolas eta Ekin erakundearekin berritu du. Hitzarmen honen bidez DBHko irakasleek laguntza jasoko dute hainbat proiektu Ikasketa Zerbitzu bidez garatzeko. Metodologia honen helburua komunitatearen onurarako den zerbitzu bat egitea da. Era berean, ikasleek eskolan ikasten dutena gizartean indartzen eta hobetzen dute, giza-baloreak eta curriculumak zehazten dituen gaitasunak uztartuz. 


Hitzarmen honi esker, Egape Ikastolak bere ildo pedagogiko nagusiak elkartzen ditu Jolas eta Ekin erakundearekin, hala nola, Hezkuntza Kritikoa, Herri-Hezkuntza, Proiektuen Bidezko Ikasketa, metodologia parte-hartzailea, lan kooperatiboa edota Ikasketa Zerbitzua. 


Jolas eta Ekin euskal hezkuntza sisteman 11 urteko ibilbidea duen aholkularitza zentroa da eta egun elkarlanean aritzen da Euskal Erkidegoko beste 11 ikastetxetan eta aisialdi eskoletan. 


Aurten, DBH 4. mailako ikasleek jarraipena emango diote aurreko ikasturtean hain arrakastatsua izan zen “Komertzio txikiak, bihotz handiak” proiektuari, Urnietako dendetan kontsumoa bultzatzeko kanpaina antolatuz, hain zuzen ere. Oraingo honetan, ikasleek Euskara arloko irakaslearen laguntza jasotzeaz gain, Plastika eta Balio Etikoak arloko irakasleen laguntza jasoko dute eta On Bizi dendarien elkartea eta Urnietako Udalarekin elkarlanean arituko dira.


Globalizazioa, garapena, giza eskubideak eta kontsumoa batuko duen proiektua landuko dute DBH 3. mailako ikasleek, Alboan GKErekin kolaboratuz. Kasu honetan, eskolako Gizarte eta Balio Etikoak izango dira proiektua bideratuko duten arloak. 


DBH 2. mailako ikasleek, berriz, kontsumo arduratsua eta iraunkortasuna landuko duen proiektua abian jarriko dute “Birziklapena eta berrerabilera” sustatuz. Ikasleek eskolako Gizarte, Balio Etikoak, Plastika eta Musika arloetako saioak erabiliko dituzte eta Emaus Gizarte Fundazioari zerbitzua eskainiko diote. 


Azkenik,  DBH 1. mailako ikasleek “giza eskubideak eta herritartasuna” gaiaren inguruko proiektua bideratuko dute Gizarte eta Balio Etikoak arloetan, komunitateari beharrak adieraziz.


Hitzarmenean proiektuen ildo nagusiak adostu baditugu ere, proiektuen garapenean hainbat aldaketa ere gerta litezke.  Ikasleek antolatuko dituzten ekintza edota kanpainetan zuen partaidetza beharrezkoa izango dute, herritarren inplikazioa zenbat eta handiagoa izan proiektuen eraginkortasuna ere halakoa izango da eta. Honek gure gaztetxoak motibatuko ditu eta hiritartasunaren balioa bereganatzen lagunduko diegu.



RENOVADO EL COMPROMISO POR EL DESARROLLO HUMANO SOSTENIBLE


Al inicio de este curso académico la Ikastola EGAPE ha renovado el acuerdo con la organización Jolas eta Ekin. Gracias a este acuerdo, el profesorado de DBH recibirá apoyo para el desarrollo de diversos proyectos de voluntariado en torno a la metodología Aprendizaje-Servicio. El objetivo de esta metodología se dirige a la realización de un servicio en beneficio de toda la comunidad, de forma que el alumnado refuerza lo aprendido en el aula a la vez que vincula los valores humanos y las competencias definidas por el curriculum académico. 


En este sentido, el enfoque pedagógico desarrollado por Egape y Jolas eta Ekin encuentra nexos de unión en aspectos vinculados a la Educación Crítica, el Aprendizaje por Proyectos, las metodologías participativas, el trabajo cooperativo y el, ya mencionado, Aprendizaje-Servicio.


La entidad Jolas eta Ekin es un centro asesor para la educación con una trayectoria de 11 años en la enseñanza pública vasca y presencia actual en 11 centros escolares y otros tantos grupos de tiempo libre. 


Este curso los alumnos de 4º de DBH continuarán con el proyecto “Komertzio txikiak, bihotz handiak” iniciado el curso pasado y orientado al desarrollo de una campaña para el fomento del consumo en el comercio local. En este caso, el alumnado además de recibir la ayuda de la profesora de Euskara, recibirá el apoyo de los docentes de Plastika y Balio Etikoak. El ayuntamiento de Urnieta y la asociación de comerciantes On Bizi también colaborarán en el proyecto. 


La globalización, el progreso, los derechos humanos y el consumo son algunos de los aspectos que trabajarán los alumnos de 3º de DBH en un proyecto de colaboración con la ONG Alboan. Las asignaturas de Gizarte y Balio Etikoak serán las áreas de trabajo dentro de la escuela. 


El consumo responsable y el desarrollo sostenible serán los ejes de trabajo para los alumnos de 2º de DBH en el proyecto “Reciclaje y reutilización”. El alumnado desarrollará el plan de trabajo en las asignaturas de Gizarte, Balio Etikoak, Plastika y Musika y contará con la colaboración de la Fundación Social Emaus. 


Finalmente, el alumnado de 1º de DBH trabajará las necesidades locales en torno al proyecto “derechos humanos y ciudadanía” dentro de las asignaturas de Gizarte y Balio Etikoak.


Pese a que las líneas generales de los proyectos están definidas, probablemente durante la fase de ejecución deberemos realizar algunas modificaciones. Sin lugar a dudas, será fundamental vuestra implicación en todas y cada una de estas acciones ya que cuanta mayor sea la implicación de todos/as, mayor será la repercusión de las campañas. Asimismo, si se dan estas condiciones, nuestros jóvenes se sentirán más implicados en el proyecto y será más factible la obtención del concepto de ciudadanía. 



Informazio gehiagorako: www.egapebhi.org

https://jolasetaekin.org/eu-proyectos



Comments