Berriak‎ > ‎

"GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIA" KANPAINA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 30 may. 2019 1:07 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 30 may. 2019 1:55 ]

“MUGIKORREN BILKETA”  HERRIKO HAINBAT LEKUTAN ETA ERAKUSKETA LEKAION EKAINAREN 3TIK 10ERA BITARTEAN


DBH 3.mailako ikasleek, Kongoren aldeko kanpaina bat abiaraziko dute ahalik eta telefono mugikor gehien biltzeko. Horrela, Kongoko Errepublika Demokratikoko herritarren bizimodua hobetzea helburu duen Alboan GKE-ak martxan jarritako “Gatazkarik gabeko teknologia” kanpainan lagunduko dute, hain zuzen ere, Kongok duela 20 urte baino gehiagotik bizi duen koltanaren (gure mugikorrak egiteko beharrezkoa den minerala) erauzketaren inguruan sortutako gatazka-minerala salatu eta amaiera ematen laguntzeko. Mugikorren birziklapenetik lortutako etekin ekonomikoa Kongoko gatazka armatuak eragin dituen errefuxiatuei eta sexu bortizkeria jasandako emakumeei laguntzeko proiektuak finantzatzeko erabiliko da.

 

Ekimen honen bidez, telefono mugikorren erabilera arduratsua bultzatu nahi dugu, birziklatzea sustatuz, mugikorren osagaien %90 birziklagarria baita. Gure ikasleek birziklatze-ontziak jarriko dituzte herriko hainbat lekutan (Lekaion, HH-LH Ikastolan, DBHko eraikinean eta beste hainbat guneetan ere). Beraz, ekainaren 3tik 10era bitartean, animatu nahi zaitugu etxean dituzun mobil zaharkituak birziklatzera eta ekimenarekin bat egitera.

 

Gainera, astean zehar ere, goiz eta arratsaldez, Lekaio Kultur etxean erakusketa irekiko da herritarrengan kontzientzia pizteko eta gaiaren inguruan sentsibilizatzeko. Zatoz!!

 

CAMPAÑA “TECNOLOGÍA LIBRE DE CONFLICTOS”

RECOGIDA DE MÓVILES EN DIFERENTES PUNTOS DEL PUEBLO Y EXPOSICIÓN EN LEKAIO DEL 3 AL 10 DE JUNIO.

 

El alumnado de 3º de la ESO ha puesto en marcha una campaña a favor del Congo, cuyo objetivo es reunir el mayor número posible de teléfonos móviles. De esta manera, colaborarán en la campaña “Tecnología libre de conflictos” puesta en marcha por la ONG Alboan, que tiene como propósito mejorar el modo de vida de la población de la República Democrática del Congo, precisamente para denunciar y ayudar a poner fin a un conflicto mineral causado entorno a la extracción del coltán, un mineral necesario para la producción de todos nuestros teléfonos móviles.

 

A través de este proyecto queremos promover el uso responsable de teléfonos móviles, fomentando su reciclaje, ya que el 90% de los componentes de los teléfonos son reciclables, y reduciendo, de esa manera, la necesidad de su extracción. Por ello, nuestr@s alumn@ colocarán varios puntos de reciclaje de móviles en Urnieta (en la Ikastola de la Lizardi, en el centro de Secundaria en Azkorte, en Lekaio y otros puntos por definir aún) y el dinero obtenido del reciclaje se destinará a financiar proyectos que ayuden a los/las refugiados/refugiadas víctimas del conflicto.

La voz de nuestro alumnado, así como la del resto de los/las habitantes,  es significativa para un mejor futuro. Es importante la colaboración de toda la población, anímate y recicla.

 

Además se abrirá una exposición en Lekaio con la finalidad de concienciar a la población  y dar a conocer dicha realidad durante los mismos días. !Te esperamos¡





Comments