Berriak‎ > ‎

EUSKARAREN ASTEA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 27 nov. 2019 3:35 por Egape Ikastola BHI




Urtero bezala Egape ikastolak Euskararen Astea” ospatuko du azaroaren 26tik abenduaren 3ra. Azken egun honetan, Euskararen Eguna denez jai berezia izango dugu.

Astean zehar “Euskaraz jolastu” kanpaina eramango da aurrera jolasorduetan. Abenduaren 3an, asteartearekin, HH-LHn goizean hasiko da festa Kantaokearekin, ipuin kontalariak maila desberdinetan, pinak egingo dira hainbat mailetan… DBHn aurretik antolatutako pegatina lehiaketako irabazlea nor izan den jakingo dugu eta denek bere pegatina paparrean eramango dugu. Jolasgaraia euskal kantaz girotuko dugu.

Arratsaldean, 1. eta 2. mailako DBHkoekin batera jaialdia frontoian ospatuko dugu. Bertsolariak, karaokeko finalak, abestiak, jolasak eta bukatzeko txokolatada izango dugu. DBH 3. eta 4. mailakoak bere eraikinean geratuko dira herri kirolak egiten, ondoren askaria.

Hau guztia, noski, EUSKARAZ!!!

LA SEMANA DEL EUSKARA

Como viene siendo habitual este curso celebraremos la semana del euskara del 26 de noviembre al 3 de diciembre. 

Durante la semana se llevará a cabo la campaña “Euskaraz jolastu” en los recreos donde se organizan juegos en los que toman parte profesores/as, alumnado de diferentes edades… El día 3 de diciembre la fiesta del día del euskara comenzará por la mañana. En Infantil y Primaria tendremos cuenta cuentos, kantaoke por ciclos, se fabricarán pins… En Secundaria daremos a conocer el/la ganador/a del concurso de pegatinas y repartiremos a todos/as la pegatina ganadora. Amenizaremos el recreo con euskal kantak.

Por la tarde, junto al alumnado de 1º y 2º de DBH, en el frontón de la ikastola tendremos bertsolaris, las finales del karaoke, canciones, juegos… y  para terminar la fiesta, una chocolatada. El alumnado de 3º y 4º de secundaria se quedará en su centro haciendo juegos de deporte rural, al finalizar tendrán una merienda.

Todo esto, por supuesto, como siempre en euskara!!!


Comments