Berriak‎ > ‎

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA SUSTATZEKO JARDUERAK EGAPE IKASTOLAN (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 3 dic. 2019 3:51 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 3 dic. 2019 7:05 ]
   

Azaroaren 13an Egape Ikastolako OOGko (Ordezkaritza Organo Gorena) ordezkariek  hainbat gai jorratzeko bilera bat egin genuen, ikasturteko lehenengoa. Ordezkarien artean, zuzendaritzako kideak, irakasleak, gurasoak, ikasleak eta Udaleko ordezkariak elkartu ginen eta bertan euskararen erabileraren inguruko kezka azaldu zuen gurasoetako batek. Erabilera sustatzeko egiten diren ekintzen inguruko informazioa eskatu zuen, baita Udalaren aldetik jasotzen dugun laguntzaren ingurukoa ere. 

Ikastolaren helburu nagusietariko bat euskara eta euskal kultura zabaltzea eta indartzea da. Beraz, hainbat eta hainbat ekintza antolatzen ditugu euskararen erabilera sustatzeko gure programazioetan eta curriculumean jasota dauden moduan. Gainera, Hizkuntza Normalkuntza Plana ere bideratzen dugu urtero (HNP) euskararen normalizazioan eragile izan nahi dugulako gure inguruan, gizarte eragile eta instituzioekin lankidetzan jardunez. 

Azken urteetan nabari dugu ikasleen arteko komunikazioan erderarako joera handiagoa eta bat egiten dugu bileran azaldutako kezka horrekin. Aurrez aurre dugun erronka ez da makala eta familien inplikazioa beharrezkoa ikusten dugu euskarari zor diogun begirunea eta errespetoagatik ikastolaren oinarrizko zutabea EUSKARA baita.

Jarraian urtero euskara eta euskal kultura sustatzeko burutzen ditugun hainbat  jarduera zerrendatuta azaltzen dizkizuegu, horietatik batzuk Udalaren laguntzaz burutzen ditugu.


JARDUERA

NORK

UDALAREN LAGUNTZAZ

TINKO filmak

HH eta LH

Bai

Jolas eta solas

HH5 eta LH1

Bai

Irratia

LH

Ez

Antzerkia

LH2 eta LH4

Bai

Ipuin kontalariak liburuaren egunean: ikastolako ikasle nagusiak, irakasleak

HH eta 1. Eta 2. zikloa

Ez

Termometroaren kanpaina

HH eta LH

Ez

“Urnietarra, gaztea eta euskalduna” ekimena

LH5-6

Ez

Euskararen astea eta Eguna

HH-LH-DBA

Ez

Euskaraldia (bi urtez behin)

HH-LH-DBH

Bai

Korrika

HH-LH-DBH

Bai

Adin desberdinen arteko topaketak jarduera desberdinak egiteko: ipuinak kontatu, jolasak, plastikako hainbat lan…

HH-LH

Ez

Bertsolaritza eta Bertso jaialdia

LH4-5-6

Bai

Eskolaz kanpoko jarduerak: euskal kultura zabaltzeko eta aisialdian ere euskaraz aritu daitezen gustuko ekintzak eginez: antzerkia, dantza, gitarra, bertso eskola

HH-LH-DBH

Ez

Eusliderrak

DBH3

Bai

Kantaokea (bi urtetik behin)

LH

Ez

“Familiak ikastolan” ekimena

HH eta LH

Ez

Baloreetan hezten (hitzaldiak)

DBH

Bai

Euskal Erreferenteak

DBH

Ez

Antia lehiaketa

LH4-5-6 eta DBH

Bai

Gabonetako kanpaina:

-Euskal produktuen katalogoa banatu

-Mari domingi eta Olentzeroren etorrera

-24ean kantari baserri eta kaleetatik

-Abesbatzak (HH-LH-DBH)

-Neguko Azoka

HH-LH-DBH

Batzuk bai, beste batzuk ez

Santa Ageda

LH6

Ez

Abestien DVDa eta liburuxka 2 urtekoentzat

2 urte

Ez

Familia bidezko transmisiorako programa (etxetik euskara erabilera bultzatzeko:

-Aholku liburuxka banatu 2 urteko familiei

-Ipuin kontalariak ikastolaz kanpoko orduetan

-Kantu eta jolas ikastaroa 2 eta 3 urteko ikasleen familientzat

HH eta LH1

Bai

Gelako Blogak: gelan lantzen diren abestien bildumak osatu eta zintzilikatu dira. Gabonetako gabon kantak ere bertan daude, ikasleek etxekoekin kantatzeko

HH

Ez

Elkarbizitzako irteerak: euskaraz bizitzeko egunak

HH-LH-DBH

Ez

“Idazleak ikastolan” programa

LH (3. zikloan)

Ez

Euskaldunak diren persona ospetsuen bisitak (kirolariak, bertsolariak…)

LH (3. zikloan)

Ez

“Urnieta ezagutuz”: Urnietatik zehar ibilaldia herriko historian garrantzia duten etxe, toki, txoko… ezagutzeko

3. maila

Ez

Irteera didaktikoak euskal kultura sustatzeko: Adarrazpi,  Soinuetxe, Ekainberri…

HH-LH-DBH

Ez

Irteera didaktikoak Euskal Herriko hainbat hiriburu ezagutzeko: Donostia, Iruñea eta Bilbo

LH4-5-6

Ez

Ekaineko Kultur Astea

HH-LH-DBH

Ez

Tradiziozko abestiak, esaera zaharrak, olerkien lanketa

HH

Ez

“Gure ingurua ezagutuz” ekimena: Santa Barbara, Buruntza, Onddi, Adarra

LH

Ez

“Jolasorduetako kanpaina”: Euskararen astean jolasak HH eta LHkoen artean hainbat jolasordutan

HH-LH-DBH

Ez



ACTIVIDADES PARA PROMOVER LA CULTURA VASCA Y EL USO DEL EUSKARA EN LA IKASTOLA

El 13 de noviembre celebramos la primera reunión del Órgano Máximo de Representación (OMR) para debatir sobre diversos temas relativos al funcionamiento del centro. Entre los representantes convocados a la reunión, se encontraban las integrantes de los equipos directivos de HH-LH y DBH, los/as docentes, la delegada municipal y los/as representantes de las familias y el alumnado. 

En el transcurso de la reunión, uno de los representantes de las familias expresó su preocupación sobre la presencia y uso del euskara en el centro escolar y en Urnieta en general. Este representante solicitó al OMR la información relativa a las actividades que se realizan para promover el uso del euskara en el centro escolar y la participación del ayuntamiento en dichas actividades. 

Entre los objetivos preferentes de la Ikastola Egape se encuentran el refuerzo y la difusión del euskara y la cultura vasca en Urnieta. Por lo tanto, gran parte de las actividades que realizamos, tal y como se recogen en las programaciones de las asignaturas y en el currículum académico, están encaminadas a la promoción del uso del euskara. Asimismo, todos los años ponemos en marcha el Plan de Normalización Lingüística (PNL) ya que, junto a las instituciones y otros dinamizadores sociales, queremos ser uno de los promotores locales en la normalización del euskara.  

Desde la Ikastola compartimos la preocupación expresada en el OMR ya que nosotros/as también hemos comprobado un aumento considerable de las comunicaciones en castellano entre el alumnado. Por lo tanto, el reto que tenemos por delante no es sencillo y consideramos que la participación de las familias es imprescindible para proporcionar al euskara el respeto y consideración que se merece. Sin duda, el EUSKARA es la columna vertebral de la ikastola.  

A continuación, presentamos un listado de las diferentes actividades que organizamos desde Egape para promover la cultura vasca y el uso del euskara. Algunas de estas actividades, las organizamos con la colaboración del ayuntamiento: VER TABLA ARRIBA.



Comments