Berriak‎ > ‎

"ETORKIZUNA ERAIKIZ " EGITASMOA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 18 jun. 2019 4:54 por Egape Ikastola BHI


DBH 4. mailako informatikako ikasleak parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren barne, antolatu duen lehiaketa batean. Etorkizuna Eraikiz, bere webgunean (www.gipuzkoa.eus/eu/web/etorkizunaeraikiz/zer-da) dioen bezala, eragile ezberdinen arteko harreman eta elkarlan eredu berri bat da, eta helburua du datozen 10 urteetako erronka nagusiak identifikatzea, ingurune errealetan irtenbideak diseinatzea eta esperimentatzea, eta Gipuzkoaren etorkizun ekonomiko, sozial eta politikoa bermatzeko politika publikoak eta proiektu estrategikoak eraikitzea.  


Kasu honetan, lehiaketaren helburua Gipuzkoako Foru Aldundiarekin komunikazio eraginkor digitala sustatzea izan da. Horretarako, ikasleek, honako galderei erantzunak prestatu behar izan dituzte: “Zerk arduratzen gaitu Gipuzkoako etorkizunaz? Zer galdera ditugu? Zer proposamen?”. Eta erantzunak idatziz, irudiz eta bideoz bidali behar izan dituzte; mezu elektronikoa, Instagram edo Youtube erabiliz.


Talde txikitan lan eginez eta, Internet eta sare sozialak erabiliz, ikasleek, euren proposamenak aurkeztu dituzte. Modu seguruan, elkar errespetatuz, ikuspegi kritikoz, eta sormenez komunikatzeko erabili dituzte kanal berriak. Ariketa positiboa izan da; ikasleak, etorkizuneko jendarte digitalerako prestatzeko aukera izan da.




El alumnado de Informática de 4º de ESO ha participado en un concurso organizado por la Diputación General de Gipuzkoa. El concurso es parte del proyecto Etorkizuna Eraikiz, que tal y como viene definido en su página web (www.gipuzkoa.eus/es/web/etorkizunaeraikiz/que-es), es un nuevo modelo de relación y trabajo colaborativo entre diferentes agentes dirigido a identificar los principales retos a abordar en los próximos 10 años, diseñar y experimentar soluciones en entornos reales, y construir las políticas públicas y proyectos estratégicos que garanticen el futuro económico, social y político de Guipúzcoa.  


En este caso en concreto, el concurso ha tenido como objetivo, promover una comunicación digital efectiva con la Diputación.  

Al alumnado se les han planteado las siguientes preguntas: "¿Qué nos preocupa del futuro de Guipúzcoa? ¿Qué preguntas tenemos? ¿Qué propuestas?". Las respuestas debían de darse por escrito, vía imágenes o mediante vídeos, y debían ser enviados por correo electrónico o subidos a Instagram o Youtube.


Trabajando en grupos pequeños y utilizando redes sociales e Internet, el alumnado ha presentado sus propuestas. Han usado los canales nuevos de comunicación de forma segura, respetuosa, crítica y creativa. El ejercicio ha sido positivo; ha sido una manera de acercar al alumnado hacia la futura ciudadanía digital.



Comments