Berriak‎ > ‎

ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 30 abr. 2019 3:14 por Egape Ikastola BHI

Apirilaren 9an, Egape ikastolako LHko 4., 5. eta  6. mailako ikasle batzuk eta DBHko 2. mailako beste batzuk parte hartu zuten azken urteetan Hernaniko Biterin egiten den Eskolarteko Bertso paper lehiaketan.

Ilusioz, ekintzaren lehen zatian bertso idatziak osatu zituzten.

Ondoren, atseden txiki bat izan eta Bertso eskolakoen txanda iritsi zen. Ikastolako Bertso eskolako bertsolari txikiek, Jon Iturbe bertsolariaren eskutik, oso saio polita eta borobila egin zuten, ikusleen txalo zaparrada jasoz.

Bukatzeko Hernaniko bertso eskolako bertsolari nagusienen saioa izan genuen eta azkenik egindako bertso paperen sari banaketa.

Ikastolako hiru ikasle izan ziren sarituak, 3. eta 4. mailako kategorietan, Oihana Zubiri eta Aiora Garcia; 5.eta 6. mailako kategorian, berriz, Joane Caballero izan zen saritua.

Goiz polita eta entretenitua izan zen, inondik ere.

Zorionak guztiei, eta bereziki Jon Iturberi!!!

Gora Egapeko Bertso eskola eta bertsolariak!


CERTAMEN INTER-ESCOLAR DE "BERTSOS"

El pasado 9 de abril algun@s alumn@s de 4º, 5º, 6º de Primaria y 2º de DBH tomaron parte en el certamen inter-escolar de “bertsos” que se organiza anualmente en el centro Biteri de Hernani.

La primera parte de este concurso está dedicada a los “bertsos” escritos y tras un breve descanso llegó el momento de l@s alumn@s de la “Bertso eskola”. L@s alumn@s más jóvenes de la ikastola ofrecieron una bonita actuación preparada con la ayuda de Jon Iturbe, profesor de la “Bertso eskola” de Egape.

Para finalizar las actuaciones los espectadores gozaron con el trabajo realizado por bertsolaris de la “bertso eskola” de Hernani y a continuación se llevó a cabo el reparto de premios.

Tres alumnas de Egape resultaron premiadas: en la categoría 3º/4º Oihana Zubiri y Aiora García y en la categoría 5º/6º Joane Caballero.

¡Felicidades a tod@s l@s participantes y, como no, a Jon Iturbe!

Gora Egapeko Bertso eskola eta bertsolariak!



Comments