Berriak‎ > ‎

ELKARBIZITZA POSITIBOA SUSTATUZ (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 7 nov. 2019 3:07 por Egape Ikastola BHI
 

Aste honetan DBH 1. mailako eta 2. mailako ikasleek ertzainen eskutik hitzaldi banatan parte hartu dute David Elustondo ertzaina koordinatzailea izan delarik. Bi hitzaldi hauek urteko planaren jarduera osagarrien programaren parte dira.

DBH 1. mailako ikasleek “Sare sozialen arriskuak” hitzaldia izan dute. Saio honen helburua sare sozialen erabilpen egokia sustatzea izan da, batez ere kideen arteko harremanak osasuntsuagoak izan daitezen. 

DBH 2. mailako ikasleek berriz, “Berdinen arteko tratu txarra eta eskola jazarpena” gaia landu dute. Bertan tratu txarra, eskola jazarpena edota bullying kontzeptuak argitzeaz gain, non eta noiz gertatzen diren eta inplikatutako ikusleen garrantziaz hitz egin dute. 

Hitzaldiak, gure egunerokotasunean sortzen diren zailtasunei aurre egiteko baliagarriak izan direlakoan gaude.


PROMOVIENDO LA CONVIVENCIA 


El alumnado de 1º y 2º de DBH ha participado en diferentes charlas que se han llevado a cabo esta semana por parte de la Ertzantza. Estas charlas han sido coordinadas por el Ertzaina David Elustondo.

El alumnado de 1ª ha acudido a la charla sobre “Riesgos de las redes sociales” con el objetivo de suscitar el uso adecuado de éstas y promover una convivencia saludable entre el alumnado.

El alumnado de 2º ha trabajado “ El acoso entre iguales y el acoso escolar”. Además de aclarar los conceptos sobre el acoso entre iguales, el acoso escolar y el bullyng, se ha insistido en la importancia de los agentes pasivos en estos casos y se ha hablado sobre cúando y dónde se llevan a cabo este tipo de acciones.

Estas actividades están incluídas en el programa de actividades complementarias del Plan Anual del Centro con el objetivo de que sirvan de ayuda para enfrentarnos a situaciones cotidianas.




Comments