Berriak‎ > ‎

EGAPE IKASTOLAKO OLENTZEROK 49 URTE BETEKO DITU AURTEN (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 12 dic. 2018 8:23 por Egape Ikastola BHI
  
  

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI IKASTOLAN

Egape ikastolako Olentzerok 49 urte beteko ditu aurten.


Olentzero euskal mitologiako beste pertsonaia bat zen, Mari, Mateo-txistu, Tartalo eta abarren tankeran. Ikastolek zabaldu zuten Euskal Herrian zehar.

Aurreko mendeko azken hamarkadetan zabaldu zen Euskal Herri osora ohitura lokala zena, ikastolen bultzadari esker batik bat. Neguko egun berezi horietan euskal kulturaren pertsonaia bezala marraztu zuten irakasleek eta haren omenezko kantak abesten ziren etxez etxeko eskean.

Olentzero euskal kulturaren sinbolo ere bilakatu zen eta hainbat herrietan burutzen ziren Errege desfileen konpetentzia bilakatu zen.

Olentzero, Egape ikastolan, lehenengoz 1969an atera zen eta geroztik urtero-urtero jarraitu dugu ohitura horrekin. Hasiera horretan irakasle eta ikasle koxkorrekin batera Xabier Lete joaten zen baserriz-baserri publifikatu aurretik ikastolako Juntakidea baitzen urte haietan.

Harrez geroz urtero ikastolako haurrak ateratzen dira abenduaren 24an herritik eta baserrietatik kantari.

Honetaz gain, urteak pasa ondoren 2012.ean ikastolako Egape Dantza Elkarteak beste ukitu bat eman nahi izan zion Olentzeroren irudiari baita Mari Domingi plazaratu ere.

Herriko beste elkarteekin eta udaletxearen laguntzarekin “OLENTZERO BADATOR” jarduera bultzatu zuen, hala nola, Txanbolin txistulari banda, udal musika eskolako trikitilariak, herriko antzerki tailerreko aktoreak eta Egape dantza taldeko helduen taldeak lagunduta.

Proposamen hau Olentzerori eta Mari Domingiri merezi duten protagonismoa emateko asmoarekin jaio zen. Ordura arte Gabonetako jaietan herrian errege zaldiketari eskaintzen zitzaion arreta eta dedikazio gehiena baina ospakizun honek hasieratik indarra hartu zuen eta dagoeneko, urtero, abenduaren 23an Olentzero eta Mari Domingi ateratzen dira Urnietako kaleetatik zehar eta herriko txikien eskutitzak jasotzen dituzte San Joan plazako Santa Leokadia baselizan.


 


  




OLENTZERO Y MARI DOMINGI EN LA IKASTOLA

Olentzero cumplirá 49 años en Egape.

Olentzero es un personaje de la mitología vasca que las ikastolas extendieron por toda Euskal Herria en las últimas décadas del pasado siglo. Los profesores y profesoras lo convirtieron en un símbolo de la Navidad y se empezaron a cantar de casa en casa canciones dedicadas a él a la vez que se pedía dinero. Acabó por ser la  competencia a los desfiles de los Reyes magos en muchos pueblos.

En la ikastola Egape salió por primera vez en 1969, cuando l@s alumn@s mayores empezaron a ir de caserío en caserío cantando con el Olentzero a cuestas y acompañados por algunos profesor@s y Xabier Lete que en aquellos años era miembro de la Junta de la ikastola. L@s más pequñ@s, mientras tanto, acompañados los demás profesores, cantaban por el pueblo hasta que finalmente se juntaban todos en la plaza San Juan.

A partir de entonces, todos los años, el día 24 de noviembre l@s niñ@s y jóvenes de Egape salen a cantar por calles y caseríos de Urnieta.

En el año 2012 la Asociación Egape Dantza Taldea quiso darle un toque diferente a la figura de Olentzero  además de empoderar la figura de Mari Domingi para lo cual con la colaboración del ayuntamiento, la banda de txistularis Danbolin, l@s trikitilaris de la escuela municipal de música y el grupo de dantzaris adultos de Egape Dantza Taldea organizó un festejo en el que Olentzero y Mari Domingi desfilan por las calles de Urnieta y recogen las cartas de los niños y niñas en la ermita Santa Leokadia todos los 23 de diciembre.



Comments