Berriak‎ > ‎

EGAPE IKASTOLAKO JANGELA ZERBITZUA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 4 dic. 2018 6:27 por Egape Ikastola BHI
  

Egape Ikastolak eskaintzen duen zerbitzuetako bat jangela da. Zerbitzu honen garrantziaren adierazle erabiltzaileen ( egunero 320 ikasletik gora) kopurua da. Bazkaltiar hauei guztiei beharrezkoa den zerbitzua eskaini ahal izateko zenbait profesionalen laguntza dugu. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Lizardiko eraikinean bazkaltzen dute horretarako 3 sukaldari, 13 begirale eta jangelako arduradun bat dutelarik. DBHko ikasleek Azkorte kaleko eraikinean dute jangela eta bertan sukaldari bat, bi begirale eta jangelako arduradunaren zaintzapean egiten dute eguerdiko otordua. Elikagaien hornidura Ausolan enpresaren ardurapean dago eta gure sukaldariek, ikastolan bertan, sukaldatzen dituzte egunero jakiak. Dieta orekatu eta osatua diseinatu dute gure ikasleentzat eta, behar izanez gero osasun edo erlijio arrazoiengatik , dieta egokituak prestatzen ditugu.

Familiei hiru hilez behin menuaren berri ematen zaie.

Egunero geratzen diren bazkaltiarrek 4,60€, noizbehinka geratzen direnak 5,20€ eta garraio eskubidea dutenek 3,20€ ordaintzen dute.


SERVICIO DE COMEDOR EN LA IKASTOLA EGAPE

Es uno de los servicios que la Ikastola Egape pone a disposición de sus usuari@s. El número de usuari@s de este servicio (320 comensales a diario)  da fe de su importancia. Para ello contamos con la ayuda de un buen número de profesionales. En las instalaciones de Lizardi l@s alumn@s de Infantil y Primaria cuentan con la ayuda de 3 cocineras, 13 monitor@s y una responsable de comedor. L@s alumn@ de ESO cuentan con una cocinera, dos monitoras y una responsable de  comedor. La empresa Ausolan es quien nos abastece de todo el género necesario para que  nuestras cocineras puedan confeccionar un menú completo y equilibrado. Si fuese necesario se adecúan los menús a las necesidades de los comensales (sea por razones de salud, religiosas…) A las familias se les comunica trimestralmente sobre el contenido de los menús.

Las cuotas de comedor son las siguientes: usuari@s de a diario 4,60€, esporádicos 5,20€ y quienes tengan derecho a transporte 3,20€.



Comments