Berriak‎ > ‎

EGAPE IKASTOLAKO IRAKASLEOK “DENOK HIZKUNTZA IRAKASLE” AHOZKOTASUNARI GARRANTZIA EMANEZ (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 28 ene. 2019 2:57 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 28 ene. 2019 5:44 ]
  

Ahozkotasuna laburpena.mp4


Egape Ikastolaren historiari erreparatu ezkero, ikus daiteke hasiera-hasieratik Euskara eta Euskal Kultura indartu eta suspertzeko ahalegin handiak egin izan dituela. Garaiak aldatu zaizkigu, baina guk gure sustraiei helduz, helburu bera izaten jarraitzen dugu. Hori dela eta, gure Hezkuntza Proiektuan eta baita Hizkuntza Proiektuan ere, helburu nagusienetako bat gure ikasleengan euskal kultura eta euskara indartzea eta zabaltzea da: pertsona euskaldun eleanitzak hezten ditugu, Euskara hizkuntza erreferentea izanik.


Ikastetxe osoaren ardura da hizkuntza konpetentzia garatzen laguntzea, horregatik “denok hizkuntza irakasle” leloa azpimarratzen dugu.

Gure ikasleak gai izan behar du, bizitzako eremu ezberdinetan egoera bakoitzak eskatzen duen ahozko zein idatzizko hizkuntzaren erabilera egokia eta eraginkorra egiteko, B2 (Europako hizkuntzen  erreferentzia marko bateratua) mailara helduz DBH bukatzerakoan.


Hori horrela izanda, badira urte batzuk Ikastolak ahozkotasunari garrantzi handia eman nahi izan diola gure hizkuntzaren erabilera bermatu nahian. Denok argi ikusten dugu erabileran hankamotz geratzen garela eta Egape Proiektua osotasunean hartuz, txiki-txikitatik DBH bukatu bitartean gure ikasleei Euskara erabili eta aberasteko makina bat parada eskaintzen dizkiegu. Bideoan, ikasleek ahozkotasuna lantzeko egiten dituzten jardueren bildumatxoa doakizue.






“TODOS/AS PROFESORES DE EUSKARA” DANDO IMPORTANCIA A LA ORALIDAD



La Ikastola Egape se creó para impulsar nuestro idioma y nuestra cultura y poder ofrecer una educación en Euskara en Urnieta. Aunque los tiempos han cambiado, la comunidad educativa de la Ikastola sigue fiel a sus raíces manteniendo el mismo objetivo. Así, el Proyecto Educativo del Centro y el Proyecto Lingüístico recogen como uno de los principales objetivos el aprendizaje del euskara y de nuestra cultura: educamos persona euskaldunes plurilingües, siendo el euskara nuestro idioma de referencia.


Es responsabilidad de toda la comunidad escolar ayudar a desarrollar la competencia lingüística del alumnado, y por ello suscribimos el siguiente lema, “ todos/todas profesores de Euskara”.

Nuestro alumnado debe ser capaz de comunicarse oralmente y por escrito en las diferentes situaciones que se le presentan. Así al finalizar la etapa de Secundaria deberá alcanzar el nivel B2 (Marco común Europeo de referencia para las lenguas).


Desde hace unos años, queriendo garantizar el uso del euskara en nuestro alumnado, se le ha dado especial importancia a la oralidad. Somos conscientes que el uso del euskara no está en su mejor momento y por ello dentro del Proyecto Egape, se ofrece al alumnado múltiples oportunidades para usar y enriquecer el idioma, desde la Etapa Infantil hasta acabar la Etapa Secundaria. Se recogen en el vídeo una pequeña muestra de actividades donde se trabaja la oralidad.





Comments