Berriak‎ > ‎

EGAPE IKASTOLAKO IKASBIDAIAK GAUR ETA ATZO (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 10 abr. 2019 5:05 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 10 abr. 2019 23:44 ]
  

Egape Ikastolak urte luzeetan zehar, ikasleek ikastolako ibilbideari amaiera goxo bat emate aldera eta oroitzapen ederrak izan ditzaten, ikasbidaia bereziak antolatu izan ohi ditu. Urte askotan Europa aldera joan izan gara, beste batzuetan Pirineoak eta Kataluina bisitatu izan ohi ditugu.


Aurten, DBH 4.mailakoak, apirilaren 8tik 13ra, Oihan Beltza (Alemania) eta Alsazia (Frantzia) bisitatu dute. Colmar, Fribourg eta Strasbourg hirietan barrena ibili dira. Era berean Titisee lakua, Oihan Beltzeko paraje zoragarria ere ezagutu dute. Bidaiaren erdialdean Europa Park Alemaniako atrakzio parke erraldoiean pasa dute eguna hankaz gora eta buruz behera.


Ikastola publikoa izanik eta denok aukera berdinak izan ditzaten, DBHko lau ikasturteetan hainbat jarduera burutzen dira bidaia finantzatu ahal izateko eta familiei zama ekonomikoa arintzeko.


DBHra iristen direnean, aurrezki kartila bat irekitzen da eta ikasleek astero-astero kuota bat ordaintzen dute eta poliki-poliki zakua betetzen hasten dira. Honek bi helburu ditu, alde batetik, irakatsi nahi diegu gauzak ezin direla egun batetik bestera lortu eta bestetik, Kutxara joan eta  kartillaren kudeaketaren ingurukoak ezagutzeko aukera izaten dute. Kuota horretaz gain, lau urte horietan mailaz maila jarduera bereziak antolatzen dira diru iturri bezala. DBH 1. mailan neguko azokan egiten den txerrikumearen zozketarako txartelak saltzen dira. 2. mailan, Samieletan sagardo egunean edalontziak saltzen dira plazan. 3. mailan, ikasturte amaierako jaialdian bazkaria eta taberna antolatzen dira, baita Gazte Festetan eta Samieletan ere patata tortilla eta solomo ogitartekoak saltzen dira kalean. 4. mailan, berriz, Eguberritarako polboroi eta bonboi kaxak saltzen dira, otsaila aldera kamisetak eta sudaderak eta asteazkeneko eta ostiraleko jolasgaraietan tortilla ogitarteko eta pintxoak.


Jarraian aurreko urteetako hainbat argazki dituzue ikusgai.

 
 
   
 
 

VIAJE DE FIN DE ESTUDIOS DE EGAPE IKASTOLA


Egape Ikastola lleva muchos años organizando el viaje de fin de estudios con el objetivo de finalizar la etapa escolar de nuestro alumnado con un recuerdo inolvidable. Muchas veces hemos viajado por Europa, y otras, por Pirineos y Cataluña.


Este año, el alumnado de 4º de ESO, ha visitado la Selva Negra (Alemania) y Alsacia (Francia) del 8 al 13 de abril. Han conocido ciudades como Colmar, Friburgo y Estrasburgo, también han recorrido el incomparable paisaje del lago Titisee en la Selva Negra. Además han pasado un día entero en el gran parque de atracciones Europa Park.


Con el objetivo de que todo el alumnado tenga las mismas oportunidades y siendo pública nuestra ikastola, se organizan diversas actividades durante los cuatro cursos de Secundaria para financiar el viaje y así reducir la aportación de las familias.


Cuando llegan a la etapa Secundaria, se abre una cartilla de ahorro en la que se va ingresando la aportación que semana a semana se recauda a través de una cuota. Esta actividad tiene dos objetivos, por una parte queremos hacerles ver la importancia que tiene el ahorro , y por otra parte enseñarles la gestión y el funcionamiento de la cartilla. Además de la cuota durante los cuatro años se organizan diferentes actividades como fuente de ingresos. Así, en 1º curso se rifa el cerdito en la Neguko azoka. En 2º, venden vasos de sidra  en San Miguel. En 3º organizan la comida y el bar de la fiesta de fin de curso y también preparan bocadillos de lomo y tortilla de patatas en las fiestas de la juventud y en San Miguel. Por último en 4º, venden polvorones y bombones en Navidad, camisetas y sudaderas en febrero y hacen bocadillos y pinchos de tortilla los miércoles y viernes en los recreos de la Ikastola.





Comments