Berriak‎ > ‎

EGAPE ETA EUSKARALDIA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 18 oct. 2018 6:45 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 18 oct. 2018 6:56 ]

Vídeo de YouTube


Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gauzatuko da Euskal Herri osoan, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena.

Euskararen erabilera handitu eta eguneroko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia; izan ere, uste baino jende gehiagorekin egin dezakegu euskaraz.

 

Euskaraldian euskara ulertzen duten eta 2018an gutxienez 16 urte bete dituzten herritarrek har dezakete parte.

Bi rol aukeratu daitezke horretarako, eta ariketa egiteko modu bana adieraziko dute.

 

Ahobizi: "Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet".

Belarriprest: "Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut".

 

Ekimenean parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar daIzena ematen dutenek gomendioak eta zein rol aukeratu duen erakusten duen txapa jasoko dituzte.

Honez gain, Euskaraldiak hizkuntza-ohituren aldaketan duen eragina ikertuko da.

 

Izen-ematea: www.euskaraldia.eus edo ikastetxean jarriko dugun buzoian. Horretarako izen -emate orria bidaliko zaizue.

 

Hezkuntza komunitate osoa, ikasleirakasle, langile eta guraso guztiak ekimenean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Helduen hizkuntza-inertziak aldatzearekin batera, haur eta nerabeentzako praktika eredugarria sustatuko dugu guztion artean.

 

Oharra: Gure ikasleak 16 urtetik beherakoak direnez eta ezin dutenez ekimen honetan zuzenean parte hartu, ikastetxeak hainbat ekitaldi berezi prestatuko ditu haientzat.



EGAPE Y EUSKARALDIA

 

Vídeo de YouTube

 

Del 23 de noviembre al 3 de diciembre se llevará a cabo en toda Euskal Herria Euskaraldia: 11 días en euskara.

El objetivo de esta iniciativa es aumentar el uso del Euskara, modificando los hábitos de uso, ya que podemos hablar en euskara con más gente de la que creemos.

 

L@s partcipantes deben comprender el Euskara y ser mayores de  16 años. Hay dos roles:

 

Ahobizi:  “Hablaré en euskara aunque me contesten en castellano.  La primera palabra siempre será en euskara”

Belarriprest:  “Háblame en euskara, lo entiendo,  aunque yo te responda en castellano”.

 

Para participar en esta iniciativa, hay que apuntarse de antemano. Los participantes recibirán información sobre los roles a desarrollar y se repartirán las chapas correspondientes. Euskaraldia también quiere llevar a cabo un estudio sobre el uso del euskara.

 

Para apuntarse: en  www.euskaraldia.eus o en el buzón que se pondrá en el centro. Para ello se os enviará la hoja de inscripción.

 

Os queremos animar a pariticipar en la iniciativa a toda la comunidad educativa, alumnado, profesorado, trabajadores y familias. Entre tod@s crearemos el  modelo a seguir para nuestr@s hij@s y adolescentes.

 

Nota: Como nuestro alumnado es menor de 16 años y no puede participar directamente en esta iniciativa, el centro preparará  diferentes actividades para desarrollar con ell@s.




Comments