Berriak‎ > ‎

EGAPE EGUNA: IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 12 jun. 2019 23:58 por Egape Ikastola BHI
  

Urtero bezala, ikasturte honetan ere “Egape eguna” ospatzeko unea iritsi zaigu. Egun berezi honetan ikas-komunitateko kide guztiek, familiek, ikasleek, irakasleek, langile ez irakasleek eta baita ikasle ohiek ere elkartzeko aukera izaten dugu ikasturteari festa giroan amaiera emateko.


Urteak dira jaialdia ospatzen hasi ginela eta urte guzti horietan zehar aldatuz joan da unean uneari egokituz. Hasierako urteetan Xoxoka auzoan egun pasa egiten genuen jai giroan, urte batzuk geroago arratsaldez ospatzen genuen, afari ostean dantzaldiaz gozatuz. Azken urte hauetan eguneko jaialdia antolatu izan ohi da, batzuetan bazkarirako catering enpresa baten zerbitzua kontratatuz eta azkeneko urteetan familia batzuen esku geratu izan da honen antolaketa. Azken berrikuntzen artean, bertan eta momentuan egingo den paella dastatzeko aukera izango dugu.


Modu batera edo bestera antolatuta ere, elkarrekin jai giroan egun berezi hau ospatzea izan da garrantzitsuena eta nahiz eta moduak aldatu, betiko ideiari eutsiz jarraitu nahi dugu. Ekintza ugariz gozatzeko aukera izaten dugu, besteak beste, ikasleen emanaldiak, tailerrak, txapelketak, erakusketak… guztia musikaz alaiturik eta guztion elkarlanari esker.


Aurten, ekainaren 15ean larunbatean, ospatuko dugu “Egape Eguna” eta guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete.


   

EGAPE EGUNA: LA FIESTA DE FIN DE CURSO


Una vez más, ha llegado el momento de celebrar “Egape eguna”. Para dar fin al curso participamos en esta gran fiesta los/las diferentes miembros de la comunidad educativa, así como las familias, el alumnado, el profesorado, los/las trabajadores/as y el exalumnado.


Llevamos años celebrando este día y ha ido cambiando según las necesidades que han ido surgiendo. En un principio pasábamos el día en Xoxoka, unos años más tarde empezó a celebrarse por la tarde con cena acompañada de sesión de baile. Estos últimos años pasó a celebrarse de mañana a tarde, primero contratando una empresa de catering para la comida y después, la organización de la fiesta ha quedado en manos de las familias de 3º de ESO. Este año hay también novedades ya que tendremos la opción de saborear una paella  mientras vemos como la preparan.


De una forma u otra, lo importante de este día tan especial, es celebrarlo con la participación de todos/todas los/las miembros de Egape Ikastola. Disfrutar de diferentes actividades y eventos como las actuaciones del alumnado, talleres, concursos, exposiciones,... todo ello gracias a la colaboración de todos/as en un ambiente festivo.


Este año celebraremos “Egape eguna” el 15 de junio, sábado. Estáis invitados/ as a participar y disfrutar de este gran día.




Comments