Berriak‎ > ‎

EGAPE EGUNA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 18 jun. 2019 2:37 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 18 jun. 2019 2:38 ]


Ekainaren 15ean, larunbata “ Egape Eguna” ospatu genuen Lizardi kaleko eraikinean, HH-LH eta DBHko hezkuntza komunitatearen partaidetzarekin. Bertan une goxoak bizitzeko aukera izan genituen, ikasle, familia, irakasle, langile ez irakasle eta ikasle ohien konpainian.

Egun guztiko festa honetan hainbat ekintzaz gozatu genuen, kirol txapelketak, dantza emanaldiak, tailerrak, argazki bilduma, ikasleen lanen erakusketa, Bingoa, “Parcour” ikuskizuna, “Zumba” saioa,... eta hau gutxi balitz, bertan egindako paella goxo bat dastatzeko aukera izan genuen ere.

Guzti hau aurrera eramateko familia batzuen lana eta inplikazioa ezinbestekoa izan zen, bereziki DBH 3. mailakoena.

Egunari amaiera emateko, DBH 4. mailan izan ditugun ikasleek diploma eta argazki bilduma jaso zuten irakasleen eta zuzendaritzako kideen eskutik.

Datorren ikasturtean ere, aurten bezala, “Egape eguna” festa giroan ospatzeko guztion laguntza eta partaidetza ezinbestekoak izango ditugu.

Mila esker guztioi!!



EGAPE EGUNA


El 15 de junio, sábado, celebramos el “Egape Eguna” en el edificio ubicado en la calle Lizardi, en colaboración de la comunidad educativa de Educación Infantil, Primaria y Secundaria.

Durante todo el día pudimos disfrutar de diversas actividades en compañía del alumnado, las familias, el profesorado, las trabajadoras no docentes  y el exalumnado.

Tuvimos la oportunidad de disfrutar de concursos deportivos, actuaciones del alumnado, talleres, recopilación de fotografías, exposición de trabajos realizados por el alumnado, Bingo, exhibición de “Parcour”, sesión de “Zumba”,... y además la gente que se quedó a comer, degustó una rica paella que se hizo en el momento.

Para celebrar este gran día, fue imprescindible el trabajo y la colaboración de las familias, entre otras,  las de el alumnado de 3º de ESO.

Para terminar el día, el alumnado de 4º de ESO recibió un diploma junto con una recopilación de fotografías de manos del profesorado y el equipo directivo.

En la fiesta que se celebrará el año que viene, al igual que este año, será imprescindible la ayuda y colaboración de todos/as.

Gracias por vuestra participación.






Comments