Berriak‎ > ‎

EGAPE BHI DIGITALIZAZIOAREKIN AURRERA!!! (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 18 oct. 2018 6:16 por Egape Ikastola BHI


Egape Ikastola BHIk duela urte batzuk erronka handi bati aurre egitea erabaki zuen (2009-2010 ikasturtean) Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) integrazioa eta erabilera bultzatzea.

Urtez urte gure Ikastolan erronka honek eskatutako koxkak gainditzen joan gara. 2014-2015 ikasturtean IKT Ereduko Maila Aurreratua lortu genuen. 2016-2017 ikasturtean ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren digitalizazioari hasiera eman genion “Sare Hezkuntza Gelan” proiektuan parte hartuz, horretarako irakasleen etengabeko prestakuntza eta jarrera irekia ezinbestekoa izanik. Ikasturte horretan hainbat arlo digitalki lantzen hasi ginen eta gaur egun, DBH 1. 2. eta 3. mailak erabat digitalki lantzera iritsi gara. Datorren ikasturtean DBH osoan erabateko digitalizazioa lortuko dugu.

Aurten, DBH 1.mailako familiek Chromebook propioak erosi behar izan dituzte eta horretarako laguntza eta finantziazio aukerak eskaini zaizkie.

Modu honetara, Egape Ikastola BHIn bat egiten dugu Heziberri 2020ren bitartez Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumak eskatzen duenarekin: KONPETENTZIA DIGITALA eskuratzea.


EGAPE BHI AVANZA EN LA DIGITALIZACIÓN


Año tras año en Egape BHI hemos ido avanzando en la digitalización. En el curso 2014-2015 conseguimos el Nivel Avanzado de Madurez TIC. En el curso 2016-2017 con el proyecto “Sare Hezkuntza Gelan” se inició la digitalización del proceso enseñanza-aprendizaje que acabará el próximo curso con la digitalización completa en todas las áreas de toda la etapa.

Este año las familias de 1º de ESO han adquirido el dispositivo propio, para ello han tenido ayudas y planes de financiación.

De este modo, Egape Ikastola BHI responde al Decreto Heziberri 2020: adquirir la COMPETENCIA DIGITAL.


Comments