Berriak‎ > ‎

EGAPE 50 URTEURRENEKO AFARIA

publicado a la‎(s)‎ 28 abr. 2017 1:36 por Egape Ikastola BHI

Egapeko familia handi agurgarria:
Ikastolako 50. urteurrena dela eta afari bat antolatu dugu adinez nagusientzat, ospakizunari bukaera egokiena emateko. Ekitaldi honek Egapetik pasatu garenoi aukera ematen digu oroimen gozo batzuk partekatzeko. Jarraian, afariaren xehetasunak eta parte hartzeko modua azaltzen dizkizuegu.
• NOIZ: ekainaren 2an, ostirala, 20:30etan.

• NON: Oianume jatetxean.

• MENUA: urdaiazpikoa, foie, ganbak, eguneko arrain freskoa, azpizuna, tarta eta izozkia; kafea eta edariak (ura, ardoa, sagardoa, cava).

• PREZIOA: 35 € (BEZ barne).

• MAHAI ANTOLAKETA: jendea mahaietan taldeka kokatuko da. Taldeak hauek izango dira:

- Langileak (irakasleak, hezitzaileak, jangelakoak, garbitzaileak…).
- Gurasoak (gaur egungoak eta guraso ohiak).
- Ikasle ohiak, adinez nagusiak izanda. 

• IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA:

- Izen ematea eta ordainketa maiatzaren 17a baino lehen egin behar da.
- Dirua sartzeko kontua (Laboral Kutxa): ES17 3035 0148 1614 8003 2576.
- Dirua sartzerakoan “azalpen” gisa datu hauek jarri: izen-abizenak, taldea (langilea, gurasoa edo ikasle ohia), eta ikasle ohien kasuan zein urtetan jaiotako ikasleekin eseri nahi den (gelakideekin edo beste urte batean jaiotako lagun-ezagunekin).

• IZENA EMATEKO ADIBIDEAK:
- Langilea izanda: Maite Zubillaga - langilea
- Guraso izanda: Miren Azpillaga - gurasoa
- Ikasle ohia izanda: Peio Epelde - 1972


Afarian parte hartzeko asmoa baduzue, izena lehenbailehen ematea eskertuko genizueke, horrela antolaketa lana errazten diguzuelako.
Animatuko zaretelakoan une atsegina pasatzera, jaso ezazue gure agurrik zintzoena.

Urnietan, 2017ko apirilaren 26an.

Zuzendaritza.

Comments