Berriak‎ > ‎

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 29 may. 2019 23:56 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 30 may. 2019 1:45 ]

Maiatzaren 28an eta 29an LH  4.mailako eta DBH 2. mailako ikasleek Ebaluazio Diagnostikoaren frogak egin dituzte. Ebaluazio Diagnostikoa, ikastetxeen eta Euskal Hezkuntza Sistema hobetzeko balio duen ebaluazio prozesua da eta ikasleek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten baloratzen du. Ikasturte honetan honako konpetentziak baloratzeko frogak egin dituzte:


  • Hizkuntza-komunikazioa euskaraz.

  • Hizkuntza-komunikazioa gaztelaniaz.

  • Hizkuntza-komunikazioa ingelesez.

  • Ikasten ikasteko konpetentzia: pentsatzen eta ikasten jakitea

  • Matematikarako konpetentzia.

  • Zientziarako konpetentzia.


Ebaluazio honek helburu bikoitza du. Batetik, eskolak ikasleak bizitzarako zein mailataraino prestatzen dituen baloratzea eta herritar bezala nola dauden prestatuta ezagutzea. Bestetik, ikastetxeei hobetzen laguntzen die eta administrazioari informazio baliagarria eskaintzen dio.


Ebaluazioaren ondorioz, ikastetxe bakoitzak bere emaitzen txostena jasoko du eta familia bakoitzari ere bere seme-alabaren txostena banatuko zaio datorren ikasturtean. Gainera, ebaluazioak eskainitako informazioarekin eta ikastetxe barneko datuekin, hobekuntzarako planak martxan jartzen ditugu.


Ebaluazio diagnostikoak ez du ordezkatzen irakasleek egiten duten barne ebaluazioa. Hain zuzen ere,

kanpo ebaluazioak, ikasleen une zehatz bateko maila jasotzen du eta barnekoak aldiz, ikaslearen ikasketa prozesua osotasunean kontuan hartzen du.




EVALUACIÓN DIAGNÓSTICA


El alumnado de 4º de Primaria y  2º de Secundaria ha realizado las pruebas de evaluación diagnóstica los días 28 y 29 de mayo. Esta evaluación sirve para  la mejora de los centros y del sistema educativo y valora el nivel de desarrollo de las competencias básicas de cada uno de los alumnos y alumnas escolarizados-as en las enseñanzas básicas no universitarias. Este año se han evaluado las siguientes competencias:

  • Competencia comunicativa lingüística en euskara

  • Competencia comunicativa lingüística en castellano

  • Competencia comunicativa lingüística en inglés

  • Competencia para aprender a aprender: saber pensar y aprender

  • Competencia matemática

  • Competencia científica


Esta evaluación tiene una doble finalidad. Por un lado, valora el grado en que la escuela prepara al alumnado para la vida y para asumir su papel como ciudadanos y ciudadanas. Por otro lado, ayuda a los centros a mejorar y facilita a la Administración una información valiosa.


El curso que viene cada centro escolar recibirá un informe con sus resultados y cada familia recibirá el informe con los resultados de su hijo-a.. Además , los centros elaboramos un plan de mejora con los datos de esta evaluación y  con la información obtenida de nuestras valoraciones.


La evaluación diagnóstica no sustituye la evaluación interna que realiza el profesorado. Ya que esta evaluación externa mide el nivel del alumno-a en un momento concreto y mediante la evaluación interna valoramos el proceso de aprendizaje de forma más completa.




Comments