Berriak‎ > ‎

DBHKO IKASLEAK TXURI-URDIN IZOTZ JAUREGIAN (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 24 oct. 2019 1:43 por Egape Ikastola BHI

Astelehenean, urriaren 21ean, DBH 3. eta 4. mailako  ikasleak Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregian izan ziren. Jarduera osagarri hau Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatu du arlo horretako eduki curricularrak zabaldu eta sakontzeko helburuarekin hain zuzen ere. Egoera motore berriak lantzerakoan, ikasleek hauei aurre egiteko gaitasunak garatzen dituzte. Honela lortzen dituzten gaitasun berriak, irristaketarekin erlazioa duten beste egoera batzuetara transferitu ahal izango dituzte.

Jarduera honek eskatzen dituen etengabeko erabaki hartze eta doikuntzak eguneroko bizitzako beste ekintzetara transferitu ditzakete, autonomia edota erabakiak hartzea adibidez. Gainera, eskola inguruan eta eskolaz kanpo, ikasleek egin dezaketen gorputz jarduera erakargarria aurkeztu eta aisialdirako aukera berria eskaintzen zaie. 


El ALUMNADO DE DBH EN EL PALACIO DE HIELO TXURI-URDIN

El pasado lunes,  21 de octubre, el alumnado  de 3º y 4º de DBH estuvo en el Palacio de Hielo Txuri-Urdin de Donostia. Esta actividad complementaria organizada por el departamento de Educación Física, permite al alumnado profundizar en el contenido curricular de la asignatura, ofreciéndole nuevas situaciones para mejorar su desarrollo motor. Las nuevas competencias que los/as alumnos/as adquieren en relación al patinaje pueden ser trasladadas posteriormente a otras situaciones parecidas. 

Así, la necesidad de tener que tomar decisiones constantemente y realizar modificaciones en sus desplazamientos, hacen que el alumnado deba actuar con decisión y autonomía. Estas capacidades pueden ser transferidas a otras circunstancias de la vida diaria en las que deben actuar con igual  decisión y autonomía. Además, con esta salida el alumnado entra en contacto con una actividad física y ociosa con la que disfrutar tanto en horario escolar como en horario extraescolar.



Comments