Berriak‎ > ‎

DBH 4.MAILAKO IKASLEAK, IKASKETA ZERBITZUAREN BIDEZ, EROSKETAK HERRIAN EGITERA ANIMATUZ (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 15 nov. 2018 5:58 por Egape Ikastola BHI
 

Bertako komertzio txikirik gabeko herria nola biziko da? EGAPE IKASTOLAko 4.DBHko ikasleek euskarako irakaslearen gidaritzapean eta Curriculumaren proiektua garatuz kanpaina antolatu dute, herritarrak herriko saltokietan kontsumi dezaten animatzeko. Proiektu honen xede nagusietako bat ikasketa zerbitzua garatzea izan da, hau da, herriari zerbitzua eskainiz ikaskuntza-prozesuari zentzua ematea, ikasleari jakintzak errealitatera transferitzeko aukera emanez.

Herriko saltokiak bizirik mantentzearen garrantziaz jabeturik, taldeka, hainbat ekimen antolatu dituzte ikasleek. Honela, urnietar gazteak gonbidatuak izango dira azaroaren 23an, ostiral arratsaldez, hainbat ekintzetan parte hartzera (graffitiak, ginkana, herri kirolak). Horrez gain, abenduaren 21ean, Egapeko Neguko azokan, erakusketa bat antolatuko dute eta herriko saltokietako produktuez osatutako saskia zozketatuko da.




EL ALUMNADO DE 4º DE ESO PROMUEVE EL CONSUMO LOCAL MEDIANTE EL APRENDIZAJE-SERVICIO


En la clase de euskera, el alumnado de 4º de ESO de EGAPE IKASTOLA ha desarrollado un proyecto del Currículum en el área de Euskara eta Literatura organizando una campaña para animar a los habitantes de Urnieta a consumir en los comercios del pueblo. A través del aprendizaje-servicio, el alumnado, identifica en su entorno próximo una situación con cuya mejora se compromete, desarrollando un proyecto solidario que pone en juego conocimientos, habilidades, actitudes y valores.

El 23 de noviembre organizarán actividades para los jóvenes (graffiti, ginkana, herri kirolak) y el 21 de diciembre en la feria, “Neguko Azoka”, que se organiza en la Ikastola se podrá disfrutar de una exposición de productos del comercio de Urnieta y se sorteará una cesta.



Comments