Berriak‎ > ‎

DBH 4.MAILAKO IKASLEAK ´BELDUR BARIK´ LEHIAKETAN (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 13 nov. 2019 7:10 por Egape Ikastola BHI

Aurten ere, Egape BHI-ko 4. mailako ikasleek Emakundek antolatzen duen Beldur Barik lehiaketan parte hartu dute. Bertarako, emakumeen ahalduntzea gai nagusi duten bi bideo ekoitzi dituzte. Ikasleek lan gogorra egin dute gidoitik hasi eta bideoaren azken muntaia ontzat emateraino. Gelakideen aurrean taldean prestatutako gidoi ezberdinak aurkeztu zituzten eta horien artean gustukoena zutena aukeratu ondoren, gela bakoitzak grabaketari heldu zion. Batzuk aktore nagusiak, beste batzuk kameralari, soinu teknikari edo aktore estra moduan jardun ostean, muntaiarako behar adinako materiala grabatzea lortu zuten. Lehen muntaia bati hobekuntzak iradoki eta azken muntaia ontzat ematearekin batera, amaitu zen ikasleen lana. ‘Izan zure jabe!’ eta ‘Gaur, egun.’ tituluarekin izendatu dituzte bi lanak.


Orain, haiek egindako lanarentzat babesa eskatzea geratzen zaigu. Ikasleek sare sozialak eta halakoak erabiliko dituzte beraien lana ezagutarazteko eta ikastetxeko kideok bestelakoak erabiliko ditugu gure ikasleek egindako lanek merezi duten tamainako babesa lortu dezaten. Hori dela eta, astelehenean, azaroaren 18an goizeko 8:00etatik aurrera Beldur Bariken webgunean sartu eta gure bideoen aldeko bozka emateko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Azaroaren 21ean, osteguna, gaueko 23:59etan amaitzen da bozkak emateko epea. Anima zaitezte ikasleek egindako lanari merezi duen aintzatespena egitera!


https://www.beldurbarik.eus/eu/


EL ALUMNADO DE 4º DE DBH PARTICIPA EN EL CONCURSO ´BELDUR BARIK´ 


Por segundo año consecutivo el alumnado de 4º de DBH participa en el concurso organizado por Emakunde Beldur Barik. Para la ocasión, han realizado dos vídeos que tiene al empoderamiento de la mujer como temática principal. El alumnado ha participado con gran interés desde la fase inicial de confección del guión hasta dar el último visto bueno al montaje final. En primer lugar, organizados/as en grupos,  tuvieron que defender ante el resto de compañeros/as de la clase los distintos guiones preparados. Posteriormente, tuvieron que elegir aquel guión que más les gustaba para dar comienzo a la fase de grabación. Tras participar en esta fase unos como actores principales, otros como operadores de cámara, técnicos de sonido o actores extra, grabaron suficiente material audiovisual como para afrontar la fase de montaje. Con las distintas correcciones realizadas al primer montaje y el posterior visto bueno al montaje final, finalizaba la tarea del alumnado. ´Izan zure jabe!” y ´Gaur, egun´ son los títulos de los dos trabajos presentados al concurso. 


Ahora sólo nos queda recabar el apoyo para los trabajos presentados. El alumnado utilizará las redes sociales para difundir los vídeos, mientras que el resto de la comunidad educativa podemos intentar apoyar estos trabajos de distintas formas. Así, queremos pediros que, a partir de las 8:00 horas del próximo lunes día 18 de noviembre, entréis en la página web del concurso Beldur Barik y votéis a favor de nuestros vídeos. El plazo para enviar el voto finaliza el jueves, 21 de noviembre, a las 23:59 horas. ¡Animaros a dar el mayor de los reconocimientos que se merece nuestro alumnado! 


https://www.beldurbarik.eus/




Comments