Berriak‎ > ‎

DBH 2. MAILAKO IKASLEEN MURALA: "IKASI AMESTUZ" (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 18 jun. 2019 5:18 por Egape Ikastola BHI
   
 

"Ikasiz amestu" murala osatu dugu DBH 2.mailako ikasleok Plastika ikasgaian. Ikasturte amaierako Proiektuan txertatzen dugu pintura lan honen osaketa, ikasleek eskola beraien eremutzat sentitzeko helburuarekin. Talde bakoitzari, ikastetxean egin genezakeen ekarpen estetiko-artistiko bat proposatzeko gonbitea luzatu genion eta zein baino zein ideia interesgarriagoak proposatu zizkiguten: ikasgela bakoitzeko atea kolore ezberdinez margotzea, LGTBI mugimendua babesteko takilak ortzadar koloretan margotzea, gimnasioan liana bat zintzilikatzea edo palet-ak margotzea, atezaintza ondoan janari makina bat jartzea... eta noski margotu dugun muralaren osaketa.

Murala egitea adostu ondoren, egungo nerabeen estetika eta izaerarekin oso ongi lotzen den artista baten lana aurkeztu genien, Okuda San Miguel graffiteroaren lana, hain zuzen ere. Graffitero honen lan batean oinarrituta osatu dugu gure mural koloretsu eta geometrikoa. Ikasleen lan bikainari esker, eta artista eta Arte Plastikoetako irakaslea den Ibai Maritxalarren ilusio eta lanari esker, ia hiru astetan patiora tramankulu guztiak jaitsi eta lanean arituz osatu dugu murala. Honela, Egape Ikastolari eta herriari ekarpena eginez gure ikastetxearen aniztasuna eta ikasiz amesteko beharra aldarrikatzen dugu!



  

MURAL DEL ALUMNADO DE 2º: "SOÑAR APRENDIENDO"


El alumnado de 2º de ESO ha realizado el mural en el patio de la Ikastola “Soñar aprendiendo”. Es el resultado del proyecto de fin de curso, con el objetivo de que  sienta la escuela como propia. Invitamos a cada grupo a realizar una aportación estética- artística al centro y se presentaron interesantes propuestas: pintar la puerta de las aulas de diferentes colores, pintar las taquillas de los colores del arco iris con la finalidad de apoyar al colectivo LGTBI, colocar una liana en el gimnasio, pintar los palets, colocar una expendedora de comida… y cómo no, la realización del mural.


Decidimos realizar el mural  presentándoles el trabajo del graffitero Okuda San Miguel, cuya obra está muy acorde con la personalidad y la estética de los/as adolescentes.

Hemos tomado como base una obra de este autor y hemos diseñado el mural con formas geométricas y coloridas. Con el gran trabajo del alumnado y la ilusión del artista y profesor de Artes Plásticas, Ibai Maritxalar, el alumnado ha aportado a la Ikastola Egape y  a Urnieta una obra que representa la diversidad y la reivindicación de la necesidad de aprender para soñar.





Comments